Bantustan
Bantustana Hegoafrikan —askatasuna iritsi bitartean— eta Namibian, etnia bantuentzat egokituriko lurralde autonomoei emandako izena zen, Apartheid sistema arrazistaren ondorioz. Hegoafrikako gobernu zuriak bultzaturiko politikak biztanle beltzak nolabaiteko autonomia zuten lurraldeetan bildu nahi izan zituen, estatus berezi bat emanik, Hegoafrikako hiritartasuna ukatu ahal izateko. Gainerako nazioek ez zuten lurralde banaketa hori inoiz ere onartu.
Bantustanek Hegoafrikako lurraldeen % 11 hartzen zuten, eta biztanleriaren % 30 biltzen zen bertan. Barne Produktu Gordinaren % 2 baizik ez zuten sortzen: nekazaritza oso pobrea zen berorietan, industriarik ez zuten eta bertako biztanleriak Hegoafrikako enpresen ordezko langileria osatzen zuen.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.