Bantry badia
Bantry badia (irlanderaz Bá Bheanntraí, baita Cuan Baoi, Inbhear na mBárc edo Bádh Bheanntraighe ere; ingelesez Bantry Bay) Irlandako hego-mendebaldeko Cork konderriaren hego-mendebaldean dagoen badia bat da. Badia luzez ipar-ekialdetik hego-mendebaldera 35 kilometro ditu. Barnealdean 3-4 kilometroko zabalera du eta sarreran 10 kilometrokoa. Iparraldean Beara penintsula du eta hegoaldean berriz Sheep's Head penintsula.
Izena Bantry udalerriari zor dio. Bestalde, badia honen kostaldean Bantry etxea deritzon eraikina dago.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.