Banská Štiavnica

Banská Štiavnica (alemanez: Schemnitz, hungarieraz: Selmecbánya) Eslovakiako hiri bat da, Banská Štiavnicako barrutian kokatuta. 46,38 km²ko azalera du eta 10.193 biztanle 2017ko datuen arabera.

Banská Štiavnica
Banská Štiavnica
herria
Administrazioa
Estatu burujabe Eslovakia
Eslovakiako eskualdea Banská Bystrica eskualdea
Eslovakiako barrutiaBanská Štiavnicako barrutia
Izen ofizialaBanská Štiavnica
Selmecbánya
Schemnitz
Selmecbánya
Schemnitz
Jatorrizko izenaBanská Štiavnica
Posta kodea969 01
Geografia
Koordenatuak48°27′31″N 18°53′35″E
Map
Azalera46.38 km²
Altuera621 m
MugakideakŽiar nad Hronom
Demografia
Biztanleria9.628 (2021eko urtarrilaren 1a)
−469 (2017)
alt_left 4.981 (%51,7) (%48,3) 4.647 alt_right
Dentsitatea207,59 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera1156 (egutegi gregorianoa)
Telefono aurrizkia045
Ordu eremuaUTC+01:00 eta UTC+02:00
Hiri senidetuakHünenberg eta Székesfehérvár
MatrikulaBS
banskastiavnica.sk…

Historia

Lekua oso lotuta egon da zilarraren ustiaketarekin, zelten garaietatik. Idatzizko lehen aipamena 1156. urtekoa da, hain zuzen ere “terra banensium” izenarekin ("meatzarien lurra"). "Schebnyzbana" izena hartu zuen XIII. mendean, eta germaniarrekin "Schemnitz".

Hungariako Erresuman zilar eta urrearen ekoizle nagusia izan zen Erdi Aroan zehar. Otomandar Inperioaren mehatxupean, gotortu eta harresiz inguratu zuten hiria, bi gaztelu eraikiz, XVI. mendean.

Halaber, Erreforma protestantearen gune garrantzitsuenen artean egon zen Erresumaren barruan. Meatzaritzaren berrikuntzak garatu zituzten hirian, bertako zientzialarien eskutik. Lurraldeko lehenengo meatzari eskola martxan ipini zuten, XVIII. mendean. Orduan zen Hungariako hirugarren hiri handiena.

Bigarren Mundu Gerran, sobietar armadak inbaditu zuen hiria 1945eko martxoaren 7an.

Balio historikoagatik, herria eta inguruneak izendatu zituen UNESCO Gizateriaren ondaretzat 1993an.

Demografia

Bilakaera demografikoa

Biztanleria
Datu-iturria: Počet obyvateľov SR k 31. 12. 2017

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.