Banon (gazta)
Banon Proventza Garaiko Alpeak departamenduko antzinako errezetetan oinarrituta ekoizten den frantziar gazta txikia da. Bere izendapena Lure eta Ventor udalerrien artean kokatzen den Albion ordekako herri txiki batetik dator. Behi esne gordinez eginiko gazta bat da, 6tik 7 zentimetrotako diametroa du eta ehunen bat gramoko pisua.
Banon | |
---|---|
Jatorrizko herrialdea | Frantzia |
Eskualdea | Proventza Garaiko Alpeak, Drôme, Alpe Garaiak, Vaucluse |
Esnearen jatorria | Behia |
Pasteurizatua | Ez |
Egitura | Biguina |
Neurriak | 6-7 cm |
Pisua | 100 gr |
Zahartze denbora | 3 aste |
Ziurtagiria | 2003 |
Erromatar garaiko ezaguna zen. Gertakari modura, 161an Antonino Pio erromatar enperadorea gazta jan eta ondoren honen oreak sorturiko ondoezaz hil zen. Erdi Aroko mahaietan ere gustu handiz jaten zen, eta XIX. mendean Jules Verne eta Frédéric Mistral idazleek bere zaporea goraipatu zuten.
Kanpo estekak
- Banon gaztaren webgunea (Frantsesez)
- Banon gazta Jatorridun Ziurtagiria duten gazten webgunean (Frantsesez)
- Banon gazta Montbrun les Bainseko Herrialdean (Frantsesez)
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.