Bankisa

Bankisa edo itsas-izotza poloen inguruko eskualdeetan itsasoko ura izoztearen ondorioz eratzen den izotz-geruza da[1]. Normalean, urtero berritzen denean metro bateko lodiera eta iraunkorra denean 4 edo 5 metrokoa du. Salbuespena baden ere, batzutan tokiko 20 metroko lodiera topatu dute, batzutan izotz zatikaturiko zatiak soldatuak.

Bankisa urtzen.
Bankisaren urteko oszilazioa (zuriz).

Sorrera

Normalean itsasoko uraren azala izozten delako sortzen da baina elurragatik ere sor daiteke, nahiz eta hau eskualde artikoan urria izan. Uraren bero espezifikoa dela eta, beheko ura ez da izozten, bai berriz azaleakoa. Horretarako, gazitasuna dela eta –1,8 °C tenperatura beharrezkoa da. Arrailak gatzunez josita dago.

Bi bankisa

Ozeanoan bi bankisa daude:

  • Antartikoa uda australean gutxitu eta negu australean sortzen dena. Irailean 18,8 milioi km² eta martxoan 2,6 milioi km² ditu.

Berotze globalaren eraginez, Artikoko bankisaren hedadura geroz eta txikiagoa da eta adituek uste dute udan egun batean desagertuko dela. Antartikoko itsas-izotzaren hedadura, berriz, oraindik ez da gutxitu.

Erreferentziak

  1. Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa. Bankisa. .

Kanpo estekak

Meteorologia Artikulu hau meteorologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.