Bani
Bani Niger ibaiaren ibaiadar nagusia da. Boli Kostatik datozen Baoulé eta Bagoé ibaien elkargunean sortzen da, Bamakotik (Mali) 160 km ekialdera, eta Moptitik gertu Niger ibaira isurtzen da. Baoulérekin batera 775 kmko luzera dauka.
Bani | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mota | ibai |
Luzera | 430 km |
Geografia | |
Koordenatuak | 14°29′N 4°12′W |
Estatu burujabe | Mali |
Region of Mali | Mopti eskualdea |
Hidrografia | |
Ibaiadarrak | ikusi
|
Arroaren azalera | 101.000 km² |
Arro hidrografikoa | Niger Basin (en) |
Ur-emaria | 513 m³/s |
Bokalea () | Niger |
Hidrometria
Baniren emaria 73 urtez, 1922tik 1994ra, neurtua izan da Dounan, Niger-Baniko barne deltan sartu baino lehentxeago eta Niger ibaiarekin elkartu baino 150 km lehenago. Ikertutako azalerak 101.600 km² ditu, arro osoaren %95a. Urteko batez besteko emaria 513 m³ segundokoa da, baina gorabehera handiekin. 73 urte horietan neurtutako emaririk txikiena 0 m³ segundokoa izan da (ibaia erabat agortua) eta handiena 4.090 m³ segundokoa[1].
Baniren batez besteko emariak (m³/s) Dounan neurtuak
Datuak: 1922 eta 1994 artean
Erreferentziak
- GRDC - Le Bani à Douna Grdc.sr.unh.edu
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.