Banesto

Banesto banku espainiarra da. Gaur egun Banco Santander bankuaren eskumeneko enpresa da, izan ere banku horrek akzioen gehiengoa dauka.

Banesto
Datuak
Motanegozioa, enpresa eta kreditu-erakundea
Jarduera sektoreafinantza-zerbitzua eta financial service activities, except insurance and pension funding (en) Itzuli
HerrialdeaEspainia
Jarduera
Enplegatuak8.900
Ekoizpena
Agintea
ZuzendariaAna Botín
Egoitza nagusi
Legezko formaBaltzu anonimo
JabeaBanco Santander
Historia
Sorrera1902
SorlekuaMadril
Desagerpena2013ko maiatzaren 20a
Banketxearen egoitza nagusia Madrilgo "La Equitativa" eraikinean.

Historia

Banestok 1902an Madrilen eratutako Banco Español de Créditon du sorburua, eta azken honek, berriz, Crédito Mobiliario sozietatean. Hasieran banku txikia bazen ere urteetako zabalketa prozesuarekin asko hazi zen eta 1925. urtean Banestok 103 bulego zituen jada. 1950eko hamarkadatik aurrera bankuak azkartu egin zuen bere hazkundea eta Bandesco sortu zuen. 1980ko hamarkada bukaeran Mario Conde enpresaburua izendatu zuten Banestoko presidente. Hurrengo hamarkadaren hasieran, inoiz Espainian gertaturiko maula eta bidegabeko jabetze kasurik handiena azaleratu zen. Guztira 600.000 milioi pezeta inguru lapurtu zituela jakin zen.

Gauzak horrela, 1993ean Espainiako Banku Zentralak Banestoren kontuak eta Banesto bankua beraren gaineko kontrola hartu zuen. Urtebete beranduago Banco Santanderrek akzioen gehiengoa erosi zituen eta azkenik 1998an bankuaren akzioen %98a erosi zituen. 2004ean, eta Banestoren burtsa kotizazioa sustatu asmoz, akzioen ehuneko txiki bat saldu zuen. Gaur egun bankua Ibex 35 indizearen kide da.

Banestoko presidenteak

  • 1902 - 1906: Cayetano Sánchez Bustillo
  • 1906 - 1913: Manuel González Longoria
  • 1913 - 1927: Manuel García Prieto
  • 1927 - 1933: José Gómez-Acebo
  • 1933 - 1960: Pablo Garnica Echevarría
  • 1960 - 1970: Jaime Gómez-Acebo
  • 1970 - 1984: Jose María Aguirre Gonzalo
  • 1984 - 1988: Pablo Garnica Mansi
  • 1988 - 1993: Mario Conde Conde
  • 1993 - 2002: Alfredo Sáenz Abad
  • 2002 - Gaur arte: Ana Patricia Botín-Sanz de Sautola

Ikus, gainera

  • Espainiako burtsako baloreen zerrenda

Kanpo estekak

Ekonomia Artikulu hau ekonomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.