Bandungeko batzarra
Bandungeko batzarra edo Asiar-afrikar batzarra Asia eta Afrikako 29 herrialde ez lerrokatuk 1955ean eginiko goi-bilera izan zen, Indonesiako Bandung hirian.
Bandungeko batzarra | |
---|---|
Mota | biltzar |
Denbora-tarte | 1955eko apirilaren 18a - 1955eko maiatzaren 24a |
Kokaleku | Bandung |
Herrialdea | Indonesia |
Independentzia berriki lortu zuten herrialdeek hainbat arazo zituzten eta haiei aurre egiteko elkarren arteko kolaborazioa behar zuten. Horretarako, 1955ean, Afrika eta Asiako herri independenteen presidenteen batzar bat egin zen Bandungen. Bertan buruzagi independentista garrantzitsuenak bildu ziren, Nerhu (India), Nasser (Egipto) eta Sukarno (Indonesia) esate baterako. Guztira 29 herrialdektao liderrak bildu ziren eta Hirugarren Munduko herriei buruz hainbat puntu adostu zituzten. Hauek izan ziren bertan adostutako hamar jarraibideak:
- Susmorik eta beldurrik gabe eta fedea eta borondate onagatik zuzenduak, nazioek tolerantzian aritu eta elkarrekin era baketsuan bizi beharko lirateke, auzokide on moduan lankidetasuna lortzeko hurrengo hamar printzipioak jarraituz:
- Gizakiaren oinarrizko eskubideenganako errespetua Nazio Batuen Gutunak dituen helburu eta printzipioak lortzeko.
- Nazioen soberania, batasun lurraldetarra eta autodeterminazio eskubidea errespetatzea.
- Arraza eta nazioen arteko berdintasuna onartzea, handiak zein txikiak izan.
- Beste herrialdeen barrutiko gaiak kontrolatzeko abstentzioa.
- Nazio guztien defendatzeko eskubidea onartzea, aldebakartasunez edo kanpo-laguntzaz baliaturik, Nazio Batuen Gutunak arautzen duen moduan.
- a) Potentzia handiei mesede egiteko hitzarmen kolektiboak sinatzea ukatu. b) Herrialde guztiek besteei presioa egitea ukatu.
- Beste nazioen lur batasuna edo independentzia politikoa saihesteko mehatxu egitea edo bortxakeria erabiltzea ukatu.
- Nazioarteko arazoei irtenbide bat emateko bide baketsuak erabiltzea, hitzarmen, itun edo hitzarmenen modukoak; Nazio Batuen Gutunak ematen dituen jarraibideak errespetatuz.
- Elkarrekiko interes eta lagunkidetasuna sustatzeko ahaleginak egitea.
- Nazioarteko justizia eta betekizunenganako errespetua.
Bederen, batzar horretan beste helburu batzuk jarraitu ziren, Hirugarren Munduko nazioen arteko elkarlaguntza eta babesa lortzea, esate baterako, edo artean zeuden bi bloke nagusietan —AEBek zuzendutako kapitalistan eta SESBek lideratutako komunistan— ez sartzea adostu, eta lerrokatu gabeko herrialdeen mugimendua sortzea. Horrela, bi blokeen neokolonialkismoa saihesten saiatu ziren.