Bandipur
Bandipur (nepaleraz बन्दीपुर) Nepalgo Gandaki Gunean dagoen herri newaria polita da. Pokharatik 80 kilometrora dago eta Katmandutik 143 kilometrotara.
Bandipur बन्दिपुर बन्दीपुर | |
---|---|
rural municipality of Nepal (en) | |
Bandipur Irudi gehiago | |
Administrazioa | |
Herrialdea | Nepal |
Zona | Gandaki Gunea |
Jatorrizko izena | बन्दिपुर |
Posta kodea | 33904 |
Geografia | |
Koordenatuak | 27°56′17″N 84°24′25″E |
Azalera | 102 km² |
Altuera | 1.030 m |
Demografia | |
Biztanleria | 12.450 (2011) |
Dentsitatea | 122,06 bizt/km² |
Informazio gehigarria | |
Telefono aurrizkia | 065 |
Ordu eremua | UTC+05:45 |
bandipurmun.gov.np… |
Deskribapena
Katmandu eta Pokhara bitartean, Prithvi errepidea bailaran 8 kilometrotara dagoen Dumre herritik pasatzen bada ere. Mahabharat mendikatean dago, Marsyangdi bailaratik 700 metroko altuerara, berrehun metro luze den mendi lepo batean. Bertatik pasatzen da hiriko kale nagusia. Bizpairu solairutako egirrezko etxeen inguratzen dute kalea eta ezker eskuin malda gogorrak daude. Bere altueragatik Himalaiako mendien ikuspegi itzela dago eta montzoi garaia ez bada, erraz ikus daitezke jarraian Machhapuchhare (6997m), Himal Chuli (7892m) eta Ganesh Himal (7406m) mendiak.
Historia
1768an Prithvi Narayan Shah errgeak inguru hauek konkistatu zituenean Bhaktapurretik zetozen merkatariek eratu zuten Bandipur. Altuera horietara malariarik iristen ez zenez India eta Tibet arteko merkatal bideetan ezinbesteko geltoki bihurtu zen herria eta honek aberastasun eta garrantzia itzela ekarri zion. Garrantzia honen adierazgarri XIX mendean liburutegia izateko baimena jaso izana.
1970an Katmandutik Pokhararako errepidea Marsyangdi bailaratik zehar eraiki zuten eta honek Bandipurren gainbehera ekarri zuen, merkatariak Dumrera jeitsi baitziren, eta asko Terai lautadara mugitu ere bai. 70.hamarkadan demokraziaren aldeko aldarrikapen garaian borroka latzak ezagutu zituen Bandipurrek baita Tahahu distritoaren hiriburutza Damaulira aldatzerakoan ere.
Kontserbazioa
Gaur egun turismoa aktibitate ekonomiko garrantzitsua bihurtu da, bere altuerari esker Himalaia mendikateko mendien ikuspegi itzela daukalako eta bestetik XIX mendeko herri newari tipikoa delako. Horregatik turismotik jasotzen duten diruaren portzentai handi bat kale, etxe eta tenploak berriztatzen erabiltzen dute, eta horrez gain ibilgailuek ezin dute herri barrura sartu.