Banco Guipuzcoano

Banco Guipuzcoano banketxe bat izan zen Gipuzkoan sortua 1899an eta desagertua 2012an, Sabadell Banketxearen SabadellGuipuzcoano marka bihurtu zenean. 11 3 urteko historian egoitza Gipuzkoan mantendu zuen. 250 bulego baino gehiago edukitzeagatik, ez bakarrik eskualdean, baizik eta Espainia osoan, “banku ertaina” gisa sailkatu zen. [1]

Banco Guipuzcoano
Datuak
Motafinantza-erakundea
HerrialdeaEspainia
Jarduera
Ekoizpena
Agintea
Egoitza nagusi
Historia
Sorrera1947ko martxoaren 17a
Desagerpena2012ko uztailaren 6a

Gipuzkoa, Bizkaia, Araba, Nafarroa Garaia, Madrid, Errioxa, Levante, Bartzelona, Andaluzia eta Kanariar eta Balear Uharteak izan ziren Banco Guipuzcoanoren ezarpen lekuak. Espainiatik kanpo sukurtsal bakarra ezarri zuten, Hendaian. 2010ko Azaroan, Sabadell Bankuak Banco Guipuzcoanoren absortzioa gauzatu zuen. Elkartearen antolamendu eta funtzionamendu egitura eta egitura korporatiboa sinplifikatzea izan zen xurgatze honen helburua,[2] modu honetan, finantza- eta gizarte-garapena erraztuz eta Elkartearen baliabideak hobeto erabiltzea ahalbidetuz. Absortzio honen ondorio nagusi bezela, Sabadell Bankua bihurtu zen Banco Guipuzcoanoren akzionista bakarra, baita azken hau banatzen den akzio guztien jabea ere. Euskal Herrian, Nafarroan eta Errioxan kokatutako Banco Guipuzcoanoko bulego guztiak SabadellGuipuzcoano markak bildu zituen, gainerako bulegoak SabadellAtlantico markaren barruan geratu ziren.

Banco Guipuzcoanok 2009an 28 milioi euroko irabazia izan zuen. 256 bulego ditu eta 1.266 langile. Banco Sabadellek, berriz, 108 milioi euro irabazi zituen urte honen lehen hiruhilekoan. 1.180 bulego ditu eta 9.839 langile.[1]

2011ko Ekainean gizarte aurrean izan zen aurkeztua azkenik Sabadell-en marka berria: SabadellGuipuzcoano. 2012ko maiatzean behin betiko bat-egitea burutu zen. Integrazio honek Sabadell Bankua, 93.168 milioi eurokin, 11.060 langile eta 1.436 bulegoekin, aktiboen bolumenean Espainiako 4. entitate handienean bilakatzea suposatu zuen, Santander Bankua, BBVA eta Banku Popularraren atzetik.

Fusioak ez zuen ondorio handiegirik izan Banco Guipuzcoanoren langileen postuetan. Zuzendaritza eta kontseilu organigraman ordea, aldaketak ikusi ahal izan ziren. Egun, Pedro Sánchez Sologaistua da SabadellGuipuzcoanoren zuzendari nagusia, baita Bankuak Iparraldean duen ekintza-lurralde guztiarena ere (Euskal Herria, Nafarroa, Cantabria, Errioxa eta Aragoi).

Javier Equinique Kontsultarako Kontseiluaren presidentea izaten jarraitu zuen, Joan Llonch-en integrazioarekin, aurreko Administrazio Kontseiluaren presidentea zena. Hauek, José María Bergareche, Íñigo Echevarría, José Luis Larrea, Anton Serrats, José Antonio Urquizu, Pedro María Sainz y Fernando Cosío (azken biak ordezkari independenteak bezala) rekin batera, dira gaur egun Kontseilua osatzen duten partaideak. Kontseiluak gaur egun duen eginkizun negusia, Bankua lurraldearen alderdi sozioekonomiko nagusienei buruz aholkatzea. Beste alde batetik, Ángel Simón y Alfredo Martínez dira Lurraldeko Arrisku Zuzendaritzaz arduratzen direnak, eta Alvaro Ochoa da Banka Pribatuaren zatia eramaten duen pertsona.

Sabadell Bankuak esan zuenez: “lurralde zabalketa honekin, Bankuak erabaki hartzeak merkatura hurbildu nahi ditu, hau arinduz, bere esperientzia eta profesionaltasuna aitortuz. Aldi berean hauek kudeaketan suposatzen duten funtsezko papera eta bezeroarekiko arreta eraginkorra goraipatuz. Antolaketa-egitura berriak bi erakundeetako gaitasunak eta indarguneak hobeto erabiltzea ahaleginduko du, kapilaritate sare altuari, bere eraginkortasuna, erabaki-autonomia eta enpresetako Kankan duen espezializazio sendoarengatik nabarmentzen den eredu komertzial bati gehituz”.

Erreferentziak

  1. Berria. (2023-05-21). «Banco Guipuzcoanok eta Banco Sabadellek bat egitea erabaki dute» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-05-21).
  2. Arzallus, Aitziber. (2023-05-21). «Banco Sabadell eta Banco Guipuzcoano bat-egitea negoziatzen ari dira» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-05-21).

    Kanpo estekak

    This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.