Banbara hizkuntza
Banbara, banbarera edo bamanankana banbara herriaren hizkuntza da, Niger-kongo hizkuntza taldean sailkatua , talde horretako manden azpi multzoan. Maliko % 80k hitz egiten du, lehen edo bigarren hizkuntza gisa. Manden hizkuntzak Afrikako mendebaldeko herrialde askotan hitz egiten dira: elkar ulertzen duten manden hizkuntzek osatzen duten multzoa da eta nagusiak hauek dira:
- banbara (Maliko nagusia),
- mandenko edo mandinga (Gambiako nagusia eta Ginea-Bissaun),
- maninka edo malinkea (Ginean asko erabilia),
- kasonka (Senegaleko hegoaldean],
- mendea (Sierra Leonan erabiltzen dena),
- jula (Boli Kosta eta Burkina Fason),
- mandingoa (Liberian),
- yakuba (Liberian) eta, azkenik,
- ligbya (Ghanan).
- Horiez gain, herrialde bakoitzean asko daude.
Bambara hizkuntza | |
---|---|
Bamanankan | |
Datu orokorrak | |
Lurralde eremua | Mali, Burkina Faso, Boli Kosta, Gambia, Senegal, Ginea. |
Hiztunak | 4,5 milioi |
Eskualdea | Afrikako mendebaldea |
Hizkuntza sailkapena | |
giza hizkuntza Niger-Kongo hizkuntzak Mande hizkuntzak | |
Informazio filologikoa | |
Hizkuntza-tipologia | SOV hizkuntza |
Alfabetoa | Masaba (en) , latindar alfabetoa, latindar alfabetoa, N'Ko (en) eta Ajami script (en) |
Hizkuntza kodeak | |
ISO 639-1 | bm |
ISO 639-2 | bam |
ISO 639-3 | bam |
Ethnologue | bam |
Glottolog | bamb1269 |
Wikipedia | bm |
IETF | bm |
Bambareraren zabaltasunen ondorioz, Afrikako mendebaldeko merkataritzarako beharrezko hizkuntza bihurtu da. Jula hitzak (herrialde askotan banbarak hartzen duen izena) bamanankanaz "merkataria" esan nahi du.
Bamanankan hitzak "bamananen hizkuntza" esan nahi du (kan "hizkuntza" da). Bamanan —batzuetan, bamana idatzita— nazio baten izena da: hitzaren jatorrizko esanahia "ama ukatu dutenak" da. Bamanan herria Manden nazioko gizarte aitalehen zaharrena da; beste manden guztiak amalehenak ziren. Bamanen amalehenen sistematik aitalehenenerako aldaketa hori Mianka herriaren inbasioaren ostean gertatu zen.
Bamanankanak idazkera asko izan ditu historian zehar. Arabiar alfabetoaz eta alfabeto latinoaz banbara hizkuntza idazteko ahaleginak ez dira oso arrakastatsuak izan.
Bamanankanean, manden hizkuntza guztietan bezala, doinuak garrantzi itzela du, haren aldaketak esaldi guztiaren esanahia aldatzen baitu. Adibidez, ama esateko, doinu sakonean, bá da; doinu zorrotzean esanez gero, handia da; doinu normalean esaten bada, ibaia; eta bǎ, eztarriaz ahoskatuta, ahuntza.
1930ean Woyo Couloubalyk alfabeto latinoan oinarritutako idazkera berria sortu zuen, hasieran, 123 karaktere zituena, baina 1949an, Soulemana Kante- N'ko alfabetoa sortu zuen, mandinga hizkuntzetarako eginik: 27 karaktere ditu eta 8 marka diakritiko, doinuaj kontuan hartzeko. N'ko hitzak (un ko ahoskatuta, en ko bainoago) mandinga hizkuntza guztietan "nik diot" esan nahi du eta volta-gur hizkuntza askotan ere bai. Tradizioak dioenez, 1235ean, Sundjata Keïta errege aldarrikatu zenean, herriari mintzatu zitzaion, "ni, Sundjata Keïta, zuei zuzentzen natzaizue, hitz egiten dizutenean N'ko esaten duzuen guztiei" esanez.
N'ko alfabetoak mugimendu kultural berria ekarri dio Afrikako mendebaldeari. Haren ikasle eta irakasle askok manden hizkuntza batua sortzea dute helburu: liburu eta lan asko argitaratu dira, gehienak historiaz, aintzenetako kondairez, atsotitz edo esaera zaharrez, medikuntza naturalaz, geografiaz eta astrologiaz. Koranaren eta Bibliaren itzulpenak ere badaude. Mande gramatikan eta oinarrizko matematikan lan garrantzitsuak egin dira eta orain interneten eta teknologia berrietan hizkuntza horiek sartzeko ahaleginak daude, halaber.
Afrikako mendebaldeko estatu guztiek hizkuntza ofizialtzat Europako bat daukate, gehienek ingelesa edo frantsesa; hori dela eta, jatorrizko hizkuntzetan hezkuntza eta literatura oso atzeratuta dago. Horrez gain, Afrikako estatuen lurraldetasunaren antolaketa dela eta, hizkuntza berbera duten herriak hiru eta askotan lau estatutan banatuta daude eta estatu bakoitzean hizkuntza afrikar asko daude. Ez da erraza hizkuntza afrikar bat besteen gainetik ofizialtzat hartzea. Egoera hori, banbaeraren kasuan, tamalgarria da. Malin % 80k hitz egiten du: hitz egiten ez dutenen artean, gehienak hamar urtetik beherako umeak dira, % 30ek bakarrik daki frantsesez, hots, hezkuntzan erabiltzen den hizkuntza bakarra.
Bamanankeraz alfabetizazio ahaleginak arrakastatsuak dira nekazariekin: hori ikusita, testu-liburuak pixkanaka itzultzen ari dira hizkuntza hartara, agian laster hezkuntza jendeari hurbiltzeko, jatorrizko hizkuntzaz emateko eta eskola porrota gainditzeko.