Banat

Banat[1] Erdialdeko Europako lurraldea da, 1919tik aurrera Hungaria, Serbia eta Errumania artean banaturik dagoena.

Banat
Datu orokorrak
Motaeskualde historiko
Azalera27.104 km²
Geografia
Map
Koordenatuak46°N 21°E

Geografia

Kkialdean Transilvania eta Valakiarekin du muga, mendebaldean Tisa ibaiarekin, iparraldean Mureș ibaiarekin, eta hegoaldean Danubio ibaiarekin. Hungariaren partea txikia da (Szeged hiriaren inguruan). Serbiako Banat (Vrsac hiriaren inguruan), nekazari-lurralde aberatsa da. Errumaniako Banat aldeak 21.800 km2 inguru ditu. Hiriburua Timişoara (hungarieraz Temesvar) da. Hiri nagusiak Arad, Resita, Lugoj eta Caransebeş dira.

Historia

Turkiarrek hartu zuten Banat 1526. urtean. Bi mende geroago Habsburgoko etxeak eskuratu zuen, otomandarren galera bermatu zuen Passarowitzeko itunaren ondorioz (1718) eta bertan Temeswarko banata eskualde administratiboa antolatu zuen. Lurraldea despopulaturik gelditu zenez kolonoak erakartzeko politika abian jarri zuten. Horrela ailegatu ziren Barateko suabiarrak izeneko kolono aleman hiztunak, adibidez. 1779. urtean Hungariako erresumaren eskualde bihurtu zen[2]. 1920an, Hungariaren, Jugoslaviaren eta Errumaniaren artean banatzeko erabakia hartu zuen Trianongo itunak, zatirik handiena Errumaniaren menpe gelditu zelarik.

Ekonomia

Timis ibaiaren inguruko ordokia emankorra da (laboreak, patatak eta fruituak). Banateko mendietan harrikatza, burdina, manganesoa, kromoa, kobrea eta marmola dago.

Erreferentziak

  1. Euskaltzaindia. (2008-05-30). 154. araua: Europako eskualde historiko-politiko nagusiak. .
  2. (Alemanez) Schwicker, Johann Heinrich. (2012). Geschichte des Temeser Banats.. LaVergne TN USA..

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.