Bananal uhartea
Bananal uhartea (portugesez Ilha do Bananal) munduko sedimentazio uharte handiena da, ia 20.000 km² baititu (1.916.225 ha).[1] Brasilgo Tocantins estatuan dago, eta bi ibaik mugatzen dute: Araguaia eta Javaáes ibaiek, alegia. Geografikoki Goiás, Mato Grosso eta Pará estatuen mugetatik gertu dago. Bananal izena uharteak berez dituen basa bananondo ugariengatik jarri zioten. Uharteko iparraldean dago Araguaiako parke nazionala, eta haren barruan Inãwébohona eta Utaria Wyhyna/Iròdu Iràna lur indigenak; uharteko hegoaldean eta mendebaldean, berriz, Araguaiako parkeko lur indigena dago. 1993tik UNESCOk Biosfera Erreserba bezala du katalogatuta[2] eta Ramsar hitzarmena barruan dago.[3]
Uhartean herri indigenen hamasei herrixka daude: Barra do Rio, Barreira Branca, Boa Esperança, Boto Velho, Cachoeirinha, Fontoura, JK, Kanoanã, Kaxiwe, Macaúba, Santa Isabel, São João, Txoude, Txuiri, Wari-Wari eta Watau.
Historia
1773ko uztailaren 26an, José Pinto Fonseca serton inguruko biztanleak aurkitu zuen uhartea Mendebaldeko kulturarako, eta Santan izena eman zion. Gero, basa bananondoen ugaritasunak eman zion egungo izena uharteari.
Ezaugarriak
Uhartea nahiko isolatua dago beste ertzetara joateko zubiak ez daudelako. Urtean zehar komunikazio nagusia txalupez egiten da. Garai lehorretan (ekaina-abuztua) ahal da automobilez bertara joan baina bertako biztanleak normalean zaldiz edo bizikletaz ibiltzen dira. Bertako herri indigenak lau etniakoak dira: Javaés, Karajá, Ava Canoeiro eta Tuxá. Turismoa gero eta garrantzi gehiago hartzen ari da.
- zeramikazko estatuatxoa
Balio ekologikoa
Brasilgo inguru ekologiko garrantzitsuenetariko bat da. Amazoniako oihanaren mugan, trantsizio lurraldea da hau, eta, horregatik, oso fauna eta flora dibertsifikatuak ditu.[4] Espezie asko Mato Grossoko propioak dira: uirapurua (Cyphorhinus arada), botoa (Inia geoffrensis, Amazoniako dortoka... Flora artean orkideak dira deigarriak (maçaranduba, piaçava eta canjerana). Begetazioan landak dira nagusi, han "varjões" izena dute. Garrantzi handia dute, bestetik, hondarpeak eta berezko begetazioa.