Banadio
Banadioa elementu kimiko bat da, V ikurra eta 23 zenbaki atomikoa dituena. Zenbait mineralen osagai da eta hainbat aleazio sortzeko erabiltzen da. Izaki bizidun gehienetan aurki daitekeen 26 elementuetako bat da. Bere izenaren jatorria mitologia eskandinabiarreko Vanadis jainkosan dago.
Banadioa | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
23 Titanioa ← Banadioa → Kromoa | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Ezaugarri orokorrak | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Izena, ikurra, zenbakia | Banadioa, V, 23 | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Serie kimikoa | trantsizio-metalak | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Taldea, periodoa, orbitala | 5, 4, d | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Masa atomikoa | 50,9415(1) g/mol | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Konfigurazio elektronikoa | [Ar] 3d3 4s2 | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Elektroiak orbitaleko | 2, 8, 11,2 | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Propietate fisikoak | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Egoera | solidoa | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Dentsitatea | (0 °C, 101,325 kPa) 6,0 g/L | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Urtze-puntua | 2.183 K (1.910 °C, 3.470 °F) | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Irakite-puntua | 3.680 K (3.407 °C, 6.165 °F) | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Urtze-entalpia | 21,5 kJ·mol−1 | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Irakite-entalpia | 459 kJ·mol−1 | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Bero espezifikoa | (25 °C) 24,89 J·mol−1·K−1 | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Lurrun-presioa
| ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Propietate atomikoak | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Kristal-egitura | kubikoa, aurpegietan zentratua | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Oxidazio-zenbakia(k) | 5, 4, 3, 2, 1 (oxido anfoterikoa) | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Elektronegatibotasuna | 1,63 (Paulingen eskala) | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Ionizazio-potentziala | 1.a: 650,9 kJ/mol 2.a: 1.414 kJ/mol 3.a: 2.830 kJ/mol | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Erradio atomikoa (batezbestekoa) | 135 pm | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Erradio atomikoa (kalkulatua) | 171 pm | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Erradio kobalentea | 125 pm | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Datu gehiago | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Eroankortasun termikoa | (300 K) 30,7 | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Soinuaren abiadura | 4.560 m/s | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Isotopo egonkorrenak | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Banadioaren isotopoak
|
Elementu hau Andrés Manuel del Río zientzialari eta naturalistak 1801. urtean aurkitu zuen baina 1805. urtean zientzialari frantses batzuek kromoaren forma ez-purua zela esanda aurkikuntza baztertua izan zen. Beranduago, 1830. urtean Nils Gabriel Sefstrom-ek gaur egun duen izena jarri zion zituen kolore biziengatik eta azkenean, 1867an Sir Henry Enfield Roscoe ingelesak elementu honen forma purua lortu zuen.
Jatorri etimologikoa Vanadis (Freyja) eskandinabiar izenetik dator, non emankortasun, edertasun eta maitasunaren jainkosa den.
Banadioaren sorrera naturala da eta horregatik lurraren azal guztian zehar banatuta dago (gutxi gora-behera 100 mg/kg lurretan). Formaren arabera metal txuria edo grisa izan daiteke, baita hauts txuri distiratsua ere. Egoera puruan biguna eta harikorra da[1].
Ezaugarri nagusiak
Banadioa trantsizio-metal bigun eta harikorra da, kolore gris zilarkarekoa. Alkalien, azido sulfurikoaren eta azido klorhidrikoaren bidezko korrosioa ondo jasaten du. Erraz oxidatzen da 660 °C-etan. Egiturazko sendotasun ona eta neutroi-harrapaketako sekzio baxua daukanez, aplikazio nuklearretan erabiltzen da.
Banadioaren oxidazio-egoera arruntenak +2, +3, +4 eta +5 dira. Arraroagoa da +1 oxidazio-egoera behatzea.
Erabilera nutritiboa
Banadioa bereziki banadato ioi (VO4-3) moduan existitzen da eta fosforo anioiarekiko isoestrukturala eta isoelektronikoa da, horregatik entzima ugarik fosforotzat hartuz banadato ioia prozesu metabolikoetan sartu dezakete fosfato anioien garraio sistema erabiliz (Guil, 2010)[2]. Aipatutako prozesu bat hurrengoa da: ATP-sintasak ADP molekulari banadioa gehitzen dio ADP-V osatuz (Goodno, 1979)[2].
Banadioa gorputzean garraiatzeko, plasmaren bidezko burdinaren garraioa erabiltzen da transferrina-banadikoa edo ferritina-banadikoa konplexuaren bidez[2].
Gorputzeko produktu metabolikoak, nitrogenoa eta sufrea daramatenak bereziki, E. Coli, Enterococcus spp eta Proteus Spp. bezalako bakterioek sortutako entzimek degradatzen dituzte usain desatseginak sortzen. Adibidez Proteus Spp-k ureasa sortzen du non gernuko urea amoniako bihurtzen duen eta honek usain desatsegina du. Banadioa (V) banadio-haloperoxidasen talde prostetikoa izanez, entzima hauek proposatu dira sufre, nitrogeno eta kate laburreko gantz-azidodun konposatu lurrunkorrak murrizteko eta eliminatzeko (Hansen, 2000)[2].
Mikronutriente esentzial bezala kontsideratuta dago.
Beraz, nahiz eta banadioak efektu positiboak izan ditzakeen giza osasunean, ikerketa gehiago egin behar dira[3].
Iturriak
Mineral hau kantitate txikietan agertzen da honako elikagaietan: piperbeltza, arrautzak, olio begetalak, zerealak, behi-haragia, arraina, hegaztiak, itsaskiak, zizak eta perrexila[2]. Elikagai horietan agertzeaz aparte, onddo eta itsaskietan ere agertzen da[4] Uretan banadioa dago baina oso kontzentrazio txikitan, 0.001 mg/L.
Tunikadunak ere banadio iturri dira. Tunikadunek itsasoko uran dagoen banadioa bahitzen dute H2VO-4 moduan eta banadozitoetan (tunikadunen odol-zelulak) metatzen dute banadio (III) moduan.
Zenbait gehigarri dietetikoetan edo multibitaminikoetan ere banadioa aurki daiteke, eta gehigarri batzuen kontsumoak elikagai eta uretatik lortuko litzatekeen ingesta baino eduki handiagoan irenstea eragin dezakete.[5]
Hondar-olio (industrian erabilitako olioen hondarrak) kontsumo altua duten zonaldetan banadioarekiko esposizioa normala baino handiagoa da (inhalazio bitartez) elikagai-uztagainean partikula metaketa dela eta.
Erretzaileek edo erretzaile inguruan bizi den jendea aipatutako elementuarekiko esposizio maila altua izan dezake, zigarreta baten keak 0,0004 mg banadio askatzen baitu.
Gomendioak
Nahiz eta ez den probatu dietako banadioak efektu negatiborik duen gizakietan, ez dago arrazoirik hau elikagaiei gehitzeko, eta banadioko suplementuak prekauzioz erabili behar dira. Helduentzako gomendioak laborategiko animalietan behatu diren efektu negatiboetan oinarrituz ezarri dira[6].
Banadioaren irensketa 6'5 µg 11 µg tartean egon behar da ume eta gazteetan, eta heldu eta pertsona nagusietan 6 µg 18 µg tartean[3].
Gehiegizko eguneroko irensketa maila helduetan 26 µg/kg mugan dago, hortik gora, hau da, 68'5 kg-ko pertsona batean 1'8 mg-tan egongo litzateke muga. Ezin izan da gehiegizko mailarik zehaztu talde berezientzako (haurdunak, gazteak, umeak...), beraz, banadio iturria soilik elikagaiak izan beharko lirateke[3][7][8].
Eragina osasunean
Gabeziak
Honen gabeziak eragin negatiboak izango ditu organismoan. Alde batetik, xurgapenean eta karbohidrato zein lipidoen degradazioan asaldurak eragin ditzake. Bestalde, hezurraren degradazioa, ama-esnearen ekoizpenaren murriztea, abortu espontaneoak eta arazo psikologikoak ere eragin ditzake[2].
Gehiegikeria
Ikerketa baten ondorioz behatu izan da, diabetesa tratatzeko banadioa zuen sendagai experimental bat hartu zuten pertsonek beherako arina eta urdail-karranpak pairatu zituztela[5].
Obesitate eta diabetesarekin erlazioa
Banadioa obesitate eta diabetesarekin erlazionatu da, izan ere, zenbait ikerketek banadioak duen konposatu batek, bis-(maltolato)oxovanadio(IV) (BMOV) [VO(maltol)2], gosea eta pisu korporala murrizten duela ondorioztatu dute, hipotalamoko neuropeptidoen espresioaren murrizketa eragiten duelako asetasun sentsazioa emanez. Honen ondorioz, obesitatearen kontrako sendagaietan erabiltzea planteatu egin da. Hala ere, elementu honen gaindosiak selenioaren xurgapen maila jaisten duela behatu egin da. Elementu honen faltak zahartze goiztiarra, elastizitate falta, arazo kardiobaskularrak eta infekzioak pairatzeko errezatusuna eragin ditzake[2].
Erreferentziak
- (Gaztelaniaz) «Resumen de Salud Pública: Vanadio (Vanadium) | PHS | ATSDR» www.atsdr.cdc.gov (Noiz kontsultatua: 2018-05-02).
- (Ingelesez) «La importancia del vanadio en los seres vivos» Educación Química 25: 245–253. 2014-07-01 doi: . ISSN 0187-893X. (Noiz kontsultatua: 2018-05-02).
- (Ingelesez) Micronutrients, Institute of Medicine (US) Panel on. (2001). Arsenic, Boron, Nickel, Silicon, and Vanadium. National Academies Press (US) (Noiz kontsultatua: 2018-05-02).
- (Ingelesez) «Dietary Reference Intakes Tables and Application : Health and Medicine Division» nationalacademies.org (Noiz kontsultatua: 2018-05-02).
- (Gaztelaniaz) «Resumen de Salud Pública: Vanadio (Vanadium) | PHS | ATSDR» www.atsdr.cdc.gov (Noiz kontsultatua: 2018-05-02).
- Tablas de Recomendaciones (Normativas y recomendaciones nutricionales). (Noiz kontsultatua: 2018ko apirilaren 17a).
- Otten JJ, Pitzi Hellwig J, Meyers LD. DRI, Dietary Reference Intakes [Internet]. Institute of Medicine of the National Academies. Whasintong, D. C.; 200
- Phosphorous, Magnesium, Vitamin FD, Thiamin, Riboflavin, Niacin, et al. Dietary Reference Intakes (DRIs): Elements Nutrient Function Life Stage Group RDA/AI* UL a. Amino Acids [Internet]. 1997(e)ko [aipatua 2018(e)ko maiatzakaren 2a]; Available at: http://nationalacademies.org/hmd/~/media/Files/Activity Files/Nutrition/DRI-Tables/6_ Elements Summary.pdf?la=en
- (Ingelesez) American Medical Society on Alcoholism; Research Society on Alcoholism (États-Unis); National Council on Alcoholism; American Medical Society on Alcoholism and Other Drug Dependencies; International Society for Biomedical Research on Alcoholism. (0000 uu). Alcoholism: clinical and experimental research. Lippincott Williams & Wilkins (Noiz kontsultatua: 2018-05-02).