Baltoro glaziarra

Baltoro glaziarra Pakistango Karakorum mendikatean dagoen glaziarra da, Baltistan eskualdeko Gilgit-Baltistan lurraldean. Lurralde polarretatik at munduko glaziar handienetakoen artean dago. Ipar eta ekialdean Baltoro Muztagh mendilerroa du eta hegoaldean Masherbrum mendilerroak. Eskualde honetako mendirik garaiena K2 da, 20 kilometroko inguruan beste hiru zortzimilako ere badaudelarik.

Baltoro glaziarra
Datu orokorrak
Motaglaziar
Luzera62 km
Azalera524 km²
Geografia
Map
Koordenatuak35°44′11″N 76°22′51″E
MendikateaKarakorum
Estatu burujabe Pakistan
Pakistanen banaketa administratiboaIparraldeko Eremuak

Mendiak

Baltoro glaziarraren inguruan daude mendi nabarmenen zerrenda honakoa da:

  • K2, 8.611m, munduko bigarren mendi garaiena.
  • Gasherbrum I, 8.080m, munduko 11. mendirik garaiena.
  • Broad Peak, 8.047m., munduko 12. mendirik garaiena.
  • Gasherbrum II, 8.035m, munduko 13. mendirik garaiena
  • Gasherbrum III, 7.946m. (batzutan Gasherbrum II mendiaren azpigailurtzat jo ohi da)
  • Gasherbrum IV, 7.932m., munduko 17. mendirik garaiena.
  • Masherbrum (K1), 7.821m., munduko 22. mendirik garaieena.
  • Chogolisa, 36th highest in the world at 7,665m.
  • Muztagh dorrea, 7.273m.
  • Snow Dome, 7.160m.
  • Biarchedi, 6.781 m
  • Uli Biaho Tower, 6.417m.
  • Trango dorreak, 6.286m. (bere aurpegi bertikalak mundu osoko amildegi garaienak dira)
  • Mitre Peak, 6.010m.

Iruditegia

Ikus gainera

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.