Baltikoko Kopa
Baltikoko Kopa (estonieraz: Balti turniir, letonieraz: Baltijas kauss, lituanieraz: Baltijos taurė) Estonia, Letonia eta Lituaniako selekzioen artean jokatzen den futbol txapelketa da. Bi urtean behin jokatzen da eta Letonia da garaipen gehien lortu dituen selekzioa.
Sorrera | 1928 |
---|---|
Eremua | Baltikoa |
Parte hartzaileak | 4 |
Garaipen gehien | ![]() |
2018ko Txapelduna | ![]() |
Historia
1928an abiatu zen txapelketa eta 1940an Sobietar Batasunak hiru herrialdeak okupatu arte jokatu zen. Ondoren ere txapelketak jarraitu zuen baina "B taldeak" aritu irenez ez dira txapelketako palmaresean sarten.
1991n independentzia lortu zutenean berriz ekin zioten txapelketari. 1998 artean urtero jokatu zen baina ordutik aurrera bi urtean behin, edo zenbait kasutan hiru urtean behin. 2012an Finlandia gehitu zitzaien.
Palmaresa
- ¹ Partaideen arteko desadostasunengatik ez zen 1934ko txapelketa jokatu.
- ² Lituaniak eta Letoniak saskibaloi partida batean izan zuten istiluen ondorioz harremana eskastu zen eta ondorioz ez zen 1939ko txapelketa antolatu.
- ³ 2005ean Estoniak ez zuen parte hartu datekin izandako arazoengatik.
Garaipenak
Selekzioa | Garaipenak | Urteak |
---|---|---|
![]() | 14 | 1928, 1932, 1933, 1936, 1937, 1993, 1995, 2001, 2003, 2008, 2012, 2014, 2016, 2018 |
![]() | 10 | 1930, 1935, 1991, 1992, 1994, 1996, 1997, 1998, 2005, 2010 |
![]() | 3 | 1929, 1931, 1938 |
![]() | 0 |
Sobietar Aroko txapelketak (1940-1990)
Selekzioa | Garaipenak | Urteak |
---|---|---|
![]() | 9 | 1940, 1954, 1957, 1958, 1959, 1961, 1962, 1974, 1976 |
![]() | 6 | 1948, 1949, 1950, 1970, 1971, 1975 |
![]() | 5 | 1952, 1960, 1969, 1972, 1973 |
![]() | 0 |
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.