Balthasar Neumann

Johann Balthasar Neumann (Eger, 1687ko urtarrilaren 27a - Würzburg, 1753ko abuztuaren 19a) alemaniar arkitekto eta artilleria militarreko ingeniaria izan zen.

Balthasar Neumann

Bizitza
JaiotzaCheb, 1687ko urtarrilaren 27a
Herrialdea Bohemiako Erresuma
HeriotzaWürzburg, 1753ko abuztuaren 19a (66 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Jarduerakarkitektoa, ingeniaria, irakaslea, obra-maisua eta margolaria
Lan nabarmenak

Kanpainen eta armen galdaketa batean hasi zen lanean. 1711n iritsi zen Würzburgera, eta hurrengo urtean geometriari, arkitekturari eta lurren ikuskapenari buruzko lezioak jaso zituen, eta armadan sartu zen. Neurketa-tresnak, Würzburgeko mapa eta abadia berri baten marrazkiak sortu zituen.

1717an Austria-Turkia Gerran parte hartu zuen eta hurrengo urtean Italiako iparraldera joan zen eraikinak ikastera.

Würzburgeko Printze-Apezpikuen zerbitzura sartu zen. Haientzat, Würzburg Egoitza, bere lanik garrantzitsuena, egituratu zuen. Eliza eta jauregiak eraiki zituen Rokoko estiloan. Vierzehnheiligen Basilika da bere beste lanerik ezagunenetako bat.

Beste lan batzuk

  • Heidenheim, Propsteigebäude of the Augustinerchorherren, 1723–33;
  • Bamberg, Katharinenspital, 1729–38;
  • Bamberg, Domkapitelhaus, 1730–33;
  • Bamberg, Klerikalseminar, 1731–37;
  • Gößweinstein, Wallfahrtskirche, 1730–39;
  • Schloss Seehof, Orangerie, 1733–37;
  • Worm, Wormseko katedraleko aldarea, 1738–40;
  • Heusenstamm, eliza, 1739–44;
  • Würzburg,Geschäftshaus am Marktplatz, 1739-41;
  • Würzburg, Augustinerkirche, 1741–44;
  • Würzburg, Käppele, 1748–49;
  • Kitzingen, Kreuzkapelle, 1741–45;
  • Volkach, eliza, 1742–45;
  • Mainz, Jesuitenkirche, 1742-46 (1805ean eraitsia);
  • Oberzell, abadia eta komentua, 1744–60;
  • Maria Limbach, erromesaldi eluza, 1751-55 (azken lana).

Iruditegia

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.