Baltasar Lobo
Baltasar Lobo (Zamora, Espainia, 1910eko otsailaren 22a - Paris, Frantzia, 1993ko irailaren 4a) espainiar margolari eta eskultorea izan zen.
Baltasar Lobo | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Cerecinos de Campos, 1910eko otsailaren 22a |
Herrialdea | Espainia |
Heriotza | Paris, 1993ko irailaren 4a (83 urte) |
Hobiratze lekua | Montparnasseko hilerria |
Familia | |
Anai-arrebak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | eskultorea |
Lantokia(k) | Madril eta Paris |
Jasotako sariak | ikusi
|
Mugimendua | arte abstraktua |
Genero artistikoa | arte abstraktua |
Biografia
Valladolideko irudigintza lantegi batean hasi zen txikitan lanean, eta bertan jaso zuen lehen arte-heziketa. 1927an Madrilgo San Fernando Arte Ederretako Eskolan ikasteko beka bat lortu zuen. Espainiako Gerra Zibilaren ondoren, Parisera joan zen bizitzera, eta hango arte giroan murgilduta, Picasso pintorea eta Henri Laurens eskultorea ezagutu zituen. Sormen-lanari ekin zion bete-betean, eta 1958an lehen erakusketa banakakoa egin zuen. Horren ondoren, Europako hainbat hiritan erakutsi zituen bere lanak, eta munta handiko enkarguak jaso zituen, hala nola Annecyko Savoiar Monumentua (erresistentziaren alde borrokatu ziren espainiarren oroimenez) eta Caracasko unibertsitate hirian dagoen "Amaetxe" ospetsua.
1960an Espainiarekiko harremana berritu zuen, Madrilgo Arte Garaikidearen Museoak 1940. urtetik aurrera egindako lanari buruzko erakusketa antolatu zionean. 1984an, León Felipe poetaren jaiotzaren mendeurrenean, haren omenezko monumentua egiteko enkargua jaso zuen. Bere eskulturetan bi gai nagusi errepikatu izan dira: amatasuna eta emakumearen irudia. 1984an Arte Plastikoetako sari nazionala jaso zuen.
Baltasar Lobo museoa
Baltasar Lobo Museoa Zamora hirian dago. 2007an inauguratu zen eta bere obrari bakarrik eskaini zitzaion. Bisita doakoa da. Museoa 'Erraldoien Etxea' delakoan dago, eta bertan egilearen eskultura ugari, marrazkiak eta bestelako dokumentazioa ikus daitezke. Gaztelu berean eta lorategietan, Baltasar Loboren brontzezko formatu handiko eskultura batzuk daude.[1][2]
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
- (Gaztelaniaz):Baltasar Lobo Fundazioa - Baltasar Lobo Museoa.
- (Gaztelaniaz):Baltasar Lobo, 2018
- Baltasar Lobo - Esculturas de libertad, Huffingtonpost, David Felipe Arranz, 2018
- Baltasar Lobo Venezuelan, 2021.