Baltasar Garzón
Baltasar Garzón Real (Torres, Jaén (Espainia), 1955eko urriaren 26a - ) epaile andaluziarra da. 1987 eta 2010 urteen artean Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile izan zen. Gaur egun, Nazioarteko Zigor Gorteko aholkularia da Hagan.
Baltasar Garzón | |||
---|---|---|---|
![]() | |||
1993ko ekainaren 18a - 1994ko maiatzaren 9a - Rafael María García-Rico Fernández → Barrutia: Madril Hautetsia: Q77868626 ![]() | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Torres, 1955eko urriaren 26a (68 urte) | ||
Herrialdea | ![]() | ||
Familia | |||
Ezkontidea(k) | Dolores Delgado (2023ko abendua - | ||
Seme-alabak | ikusi
| ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Sevillako Unibertsitatea | ||
Hizkuntzak | gaztelania | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | epailea, idazlea, politikaria, unibertsitateko irakaslea eta abokatua | ||
Lantokia(k) | Madril | ||
Enplegatzailea(k) | Julian Assange (2012 - | ||
Jasotako sariak | ikusi
| ||
Kidetza | Espainiako Auzitegi Nazionala | ||
![]() ![]() |
Epaitutako auziak
Baltasar Garzónek ondorengo auzietan izan zen epaile:
- Narkotrafikoaren aurkako operazioak
- GALen epaiketa
- ETA eta ezker abertzalearen mugimendua. Bera izan zen Dena da ETAren lehenengo epaile eta honen sustatzailea. Udalbiltza aferan ere parte aktiboa izan zen.
- Augusto Pinochet, Txile eta Argentinako diktadurak
- Bushen seiak (The Bush Six) George W. Bush lehendakaria zenean, bere menpeko langile eta torturatzaileak izan omen zirenen aurkako auzia.
- Faisán auzia
- Frankismoko hilketak
- Gürtel auzia
- Etab.
Dena da ETA
1996ko Espainiar Hauteskunde Orokorrak izan ziren. Lehenengo aldiz 1982tik Felipe Gonzalez ez zuen gehiengoa lortu. Alderdi Popularrak garaipena lortu zuen, gehiengo absolutura iritsi gabe. Dena da ETA ideiaren hasiera izango zen. 1998ko uztailean, Baltasar Garzonek aginduta Egin egunkaria itxi zuten ETAren egunkaria zela argudiatuz. Orduan erabiltzen ez zen hitza baina geroago ezagun bihurtuko zen Dena da ETAren lehen mugarria izan zen ekintza hau.
Kataluniako independismoaren aurka
1992ko ekainaren 29an, Kataluniako independentismoaren aurkako Polizia operazioa abiatu zuen Baltasar Garzón epaileak. Lehen egunean zazpi pertsona atxilotu zituzten, baina hurrengo asteetan, orotara 45. Bartzelonan egitekoak ziren Joko Olinpikoen karietara egin zuten operazioa. Hamazazpi pertsonak salatu zuten torturatu egin zituztela, baina Espainiako epaitegiek ez zuten ikertu. Handik hamabi urtera, 2004an Europako Giza Eskubideen Epaitegiak Espainiako Estatua zigortu zuen tortura salaketak ez ikertzeagatik.[1]
Pinochet afera
1998ko urriaren 10ean, Baltasar Garzónek Pinotxet atxilotzeko agindua eman zuen, Txilen gertatutako hainbat espainiarren heriotzagatik epaitu nahi zuela-eta. Ingalaterrara bidali zuen ordena, han baitzegoen diktadorea, hernia diskal baten ebakuntza egiteko xedean. Atxiloketa urriaren 16ko gauerdian egin zuten Scotland Yardeko agenteek, eta London Clinic klinika pribatuan sartu ziren, Pinochet han baitzegoen barneratuta. Azkenean, eta adina kontuan izanda, Pinochet liberatu zuten 1999ko martxoaren 2an eta, egun berean, Txilera itzuli zen. Gurpil aulkian egon zen Londresko gora-behereak izan zirenean, baina etxera itzuli zen bezain pronto, zutik jarri zen eta bere jarraitzaileak agurtu zituen.[2][3]