Balmasedako gudua

Balmasedako gudua Espainiako Independentzia Gerrako gudua izan zen, 1808ko azaroaren 6an gertatua[1]. Lefebvre mariskalak azaroaren 2an Bilbo hartu ondoren, Napoleon Bonaparte berak Grande Arméeren operazioak zuzendu zituen. Joaquín Blake jeneralak, Zornotzan Lefebvrek menderatua izan ondoren, atzera-egitea eten eta bere bila zetorren Victor mariskalak zuzendutako frantziar armada aurre egin zuen. Blakek garaipen taktiko txikia lortu zuen, gerraren hasieran azkena izan zena.[2]

Balmasedako gudua
Iberiar Penintsulako Gerra
Data1808ko azaroaren 6a
LekuaBalmaseda  Bizkaia
Koordenatuak43°11′45″N 3°11′34″W
EmaitzaEspainiarren garaipena
Gudulariak
Frantziako Lehen Inperioa  Espainia
Buruzagiak
Villatte jenerala Blake jenerala
Indarra
13.000 soldadu 24.000 soldadu
Galerak
300 erori 50 erori

Aurrekariak

Bilbo hartu ondoren, Lefebvre mariskalak Zornotzan presazko eraso bat egin zuen Reinosatik zetozen espainiar gudarosteak geldiarazteko. Frantziarrek menderatua izan zen arren, Blakek galera handirik gabe atzera egin zuen. Napoleon, bere etorrera prestatzen ari zela, Lefebvrerekin haserretu eta Victor mariskalari, erretagoardian Bessièresen Bigarren Armada Gorputzaren laguntza zuena, Blakeren atzera egitea etetea agindu zion, horrela Burgoserako bidean mendebaldeko hegala libre izango zuen.

Gudua

Blakek Lefebvrek edo Victorrek atzeman ezin zuten atzera egite arina ziplo eten eta azaroaren 6an Vilatte jeneralaren dibisioa eraso zuen. Hau frantziar armadaren abangoardia zen eta frantziarrek 400 hildako jasateaz gain, fusil asko eta artilleria-pieza bat galdu zituzten.

Ondorioak

Espainiar garaipena ez zuen Napoleon haserrearaztea beste ondoriorik izan. Izan ere, korsikarrak bere mariskalak "monjeek zuzendurik lapurren armada" batez menderatuak izan zirela uste zuen. Laster Victorrek Blakeri berriro atzera egitera behartu zion eta azaroaren 11n Espinosa de los Monterosen mendean hartu zuen.

Erreferentziak

  1. Smith, Digby. (1998). The Napoleonic Wars Data Book. Londres: Greenhill, 268–269 or. ISBN 1-85367-276-9..
  2. Calluela Fernández, José Gregorio; Gallego Palomares, José Ángel. (2008). La Guerra de la Independencia. Historia bélica. Pueblo y nación en España (1808-1814). Salamanca: Ediciones Universidad de Salamanca, 162-163 or. ISBN 978-84-7800-334-1..

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.