Ballochroy
Ballochroy Eskoziako Argyll eta Bute eskualdean dagoen multz megalitikoa da. Kintyre penintsulan kokaturik dago.

Ballochroy harriak
Deskribapena
Lerrokatuta dauden hiru harri tentek osatzen dute, lehenak 3'5 metrotako garaiera du, bigarrenak 3 metrotakoa eta hirugarrenak 2 metrotakoa, dirudienez noizbait hautsi egin zen eta horregatik da txikiagoa.
Lerrokapenak 30 kilometrotara dauden egiturak seinalatzen ditu, hala Cora Bheinn eta Beinn a' Chaolais mendiak, biak ere Jura uhartean.
Inguruan beste egitura txikiago batzuk ere ageri dira, trikuharri bat esate baterako.
Iruditegia
- Ballochroy trikuharria.
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.