Ballina (Mayo konderria)
Ballina (irlanderaz Béal an Átha edo Béal Átha an Fheadha, "Gotorlekuaren Ahoa") Irlandako Mayo konderrian dagoen bigarren udalerria da. 2011ko erroldaren arabera 10.361 biztanle zituen. Moy ibaiak zeharkatzen du herria.
Ballina (Mayo konderria) Béal an Átha | |
---|---|
Irlanda | |
Administrazioa | |
Estatua | Irlandako Errepublika |
Probintzia | Connacht |
Konderria | Mayo konderria |
Postakodea | F26 |
Geografia | |
Koordenatuak | 54°07′00″N 9°10′00″W |
Altuera | 7 metro |
Demografia | |
Biztanleria | 10.171 (2016) |
Bestelako informazioa |
Historia
K.a. 2000 urteko trikuharri bat dago ballinako tren geltokiaren ondoan, bertakoek "Erraldoien mahaia" izenaz ezagutzen dute. Honek erakusten du eremua aspalditik populatua izan zela.
Encyclopædia Britannicak dioenez Ballinaren lehenengo aipamena 1375ekoa da, monasterio agustindar bat bertan sortu zela esaten denekoa. XV mendearen bukaeran edo XVI hasieran Belleek sortu zen, gaur egun Ballinako auzoa dena. Ballina bera Sir Charles O'Harak (Tyrawleyko baroiak) fundatu zuen 1723an.
Frantziar soldaduak Killalara (Ballinaren iparraldean) iritsi ziren 1798ko Irlandako matxinadan parte hartzeko asmoz. Humbert generala zen frantziarren buru zetorrena.
Ondasun nabarmenak
- Moyne abade-etxea: 1462ko monasterio frantziskotarraren aztarnak dira.
- San Muredach katedrala: 1845eko eraikina da. Dorrea 1855ean osatu zen.
- Moy ibaiaren ertzeko georgiar etxeak.
- Izotz Etxea.
Hiri senidetuak
- Craigavon (Ipar Irlanda)
- Athis-Mons (Frantzia)
- Pittsfield (Massachusetts) (AEB)
- Scranton (Pennsylvania) (AEB)
- Ballina (Hegoaldeko Gales Berria) (Australia)
Iruditegia
- Moyne abade-etxearen aztarnak.
- San Muredach katedrala Moy ibaiaren ertzean.
- Ballina udalerriaren ingurua.
- Oinezkoentzako zubia.
- Humbert monumentua.
Kanpo estekak
- Ballinako udal webgunea (Ingelesez)