Ballaz etxeko garaia
Ballaz etxeko garaia Nafarroako Galoze udalerriko Itzalle herrian dagoen garai bat da. Zaraitzu ibarreko garai bakarra da. Herrigunean sartu eta berehala dago, San Bizente kalean.
Ballaz etxeko garaia | |
---|---|
Kultura ondasuna | |
Ballaz etxeko garaiaren irudia. | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Nafarroa Garaia |
Udalerria | Galoze |
Koordenatuak | 42°48′17″N 1°07′38″W |
Ondarea | |
BIC | RI-51-0008230 |
Egur eta harriz eginiriko eraikina da eta 1993an zaharberritua izan zen.
Oinplano laukizuzena eta bi uretako teilatua ditu. Garaia egurrezko zeharkako hiru haga eta luzerako hiru hagez osaturiko egitura batean esekia dago.
Ikus gainera
- Euskal Herriko garaiak
- Nafarroako kultura ondasunak
Erreferentziak
Kanpo estekak
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Nafarroa |
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.