Ballantraeko premua
Ballantraeko premua[1] (jatorrizko izenburua, ingelesez: The Master of Ballantrae: A Winter's Tale, «Ballantraeko premua: Neguko ipuina») Robert Louis Stevensonek idatzitako historia eta abenturazko Txantiloi:Eleberri bat da. Lehendabizikoz, 1889an Cassell argitaletxeak plazaratu zuen.
Ballantraeko premua | |
---|---|
Lehen argitalpenaren azala. | |
Xabier Olarra itzultzailea Robert Louis Stevensonen "Ballantraeko premua" liburuaren pasarte bat irakurtzen. | |
Datuak | |
Idazlea | Robert Louis Stevenson (1889) |
Argitaratze-data | 1889 |
Generoa | Abentura eta Historia |
Jatorrizko izenburua | The Master of Ballantrae: A Winter's Tale |
Hizkuntza | Ingelesa |
Argitaletxea | Orion Publishing Group (en) |
Herrialdea | Eskozia |
Euskaraz | |
Izenburua | Ballantraeko premua[1] |
Itzultzailea | Xabier Olarra |
Argitaletxea | Igela |
Argitaratze-data | 1997 |
Orrialdeak | 295 |
ISBN | 978-84-87484-19-3 |
1997an, Xabier Olarraren euskarazko itzulpena Igela argitaletxeak argitaratu zuen.[1]
Berez, benetakoa den Hegoaldeko Ayrshire konderriko Ballantrae herrian girotua dago.
Argumentua
Eskozia, Jakobiten matxinada garaia. Durrisdeer etxaldean Durie anaiak bizi dira: James, Ballantraeko premua, anai zaharrena, libertino kalkulatzailea, handigura eta moralik gabea, baina aldi berean karismatikoa eta errespetatua ere bada; Henry, gazteena, lasaia, bertuteduna, baina injustuki ez da maitatua.
1745an, Jakobiten matxinadaren ondorioz herrialdea Karlos Eduardo Estuardo erregegaiaren aldeko jakobiten eta Jurgi II.a Erresuma Batukoaren aldekoen arteko gerra zibila jasaten ari zen. Jamesek bere aita eta anaiaren aholkuei entzungogor egin eta jakobitar matxinoen alde ipiniko da. Aita eta Henryren ustez James premua izanik familiaren etxaldean gelditu eta Jurgi erregeari leial izan du, aldiz Henry jakobitekin lerrokatu beharko lukee.
Jameseek bere patua sinatu eta etxaldea utzirik Karlos Eduardo Estuardo erregegaiaren jakobitar gudarostearekin batera Britainiar Armadaren aurka borrokatzera joango da. 1746ko apirilaren 16an, Cullodengo guduan Britainiar Armadark jakobitar gudaroste matxinatua garaitu eta guztiz txikitu zuen, ondorioz James hiltzat jotzen da. Baina Jamesek bizirik ateratzea lortu eta Henryrekiko sekulako gorrotoa piztuko zaio, bere zoritxarra eta familiaren ondarearen erruduntzat jotzen baitu. Hortaz, James gainontzeko bizitza osoan bere anaiaren atzetik etengabe jarraika igaroko du. Hasieran Henryk umilazio guztiak estoikoki jasango ditu, baina azkenean anai zaharrenaren gorroto berberak bereganatuko du. Bi anaien arteko ezinikusi eta borroka Adirondack baso basatian tragikoki amaituko da.
Zinema
- The Master of Ballantrae (1953): William Keighleyk zuzendu eta Errol Flynn, Roger Livesey, Anthony Steel, Beatrice Campbell eta Yvonne Furneaux aktoreek antzeztu zuten.
- The Master of Ballantrae (1984ko filma): Douglas Hickoxek zuzendu eta Michael York, Richard Thomas, Timothy Dalton, Finola Hughes, John Gielgud eta Brian Blessed aktoreek antzeztu zuten.
- Ed Bishop as Pinkerton
Erreferentziak
- «Ballantraeko premua, Xabier Olarra, 1997», Igela.com.