Balkanetako mendikatea
Balkanetako mendikatea[1] (bulgarieraz eta serbieraz: Стара планина, Stara planina, "Mendi Zaharra") Karpato mendien luzapena da, bien artean Danubio muga bakarra izanik.
Balkanetako mendikatea | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mendirik altuena | Botev Peak (en) |
Garaiera | 2.376 m |
Mota | mendikate |
Luzera | 530 km |
Azalera | 11.596 km² |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°47′03″N 24°58′35″E |
Honen parte da | Alpetar gerrikoa |
Mendikatea | Q11036790 |
Herrialdea | Bulgaria |
Bulgariako oblast | Lovetx probintzia |
Leku geografikoa | Balkanetako mendikatea |
Geologia | |
Material nagusia | Gneiss kareharri |
Balkan mendiek 560 km luzera dute, Vrashka Chuka mendian hasten dira, Bulgaria eta ekialdeko Serbiako mugan, gero Bulgaria zeharkatzen dute, Itsaso Beltzako Emine lurmuturrean bukatu arte. Mendikatearen mendirik altuena 2.376 metroko Botev mendigaina da. Mendiek Balkan penintsulari eman zioten izena. Stara Planina Bulgariako historian eta Bulgaria beraren sorreran oso inportantea zen.
Antzinean mendikatea Haemus Mons zuen izena.
Pasabideak
Mendiak zeharkatzeko badaude 20 pasabide eta haitzarte 2. Hauek dira nagusiak mendebaldetik ekialdera:
- Petrohan pasabidea: Sofia - Montana
- Iskar haitzartea (Iskarski prolom): Sofia - Vratsa
- Vitinya pasabidea: Sofia - Botevgrad
- Beklemeto pasabidea: Troyan - Karnare
- Shipka pasabidea: Gabrovo - Kazanlak
- Errepublikako pasabidea (Prohod na republikata): Veliko Tarnovo - Gurkovo
- Vratnik pasabidea: Elena - Sliven
- Kotel pasabidea (Kotlenski prohod): Kotel - Petolachka (Pentagram) gurutzebidea
- Varbitsa pasabidea (Varbishki prohod): Shumen - Petolachka gurutzebidea
- Rish pasabidea (Rishki prohod): Shumen - Karnobat
- Luda Kamchiya haitzartea (Ludokamchiyski prolom): Dalgopol - Karnobat
- Dyulino pasabidea (Dyulinski prohod): Varna - Aitos
- Obzor pasabidea (Obzorski prohod): Varna - Burgas
Mendigainak
- Botev mendigaina 2.376 m (Hristo Boteven izena duena).
- Midžor 2.169 m (Erdialdeko Serbiako altuena).
- Vezhen.
- Kom.
- Buzludzha.
- Levski (Vasil Levskiren izena duena).
Erreferentziak
- 159. araua. Euskaltzaindia (Noiz kontsultatua: 2010-10-12).
Ikus, gainera
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.