Balkanetako frontea Lehen Mundu Gerran

Lehen Mundu Gerraren esparruan, Balkanetako fronteak Balkanetako penintsulan burututako kanpaina militar batzuei egiten die erreferentzia. Potentzia Zentralen aldetik ziren: Austria-Hungaria, Alemania, Bulgaria eta Otomandar Inperioa; aliatuen aldetik, berriz: Serbia, Montenegro, Errusia, Britainia Handia eta Frantzia; geroago, Errumania eta Grezia aliatuen alde egingo zuten.

Lehen Mundu Gerra
Fronte Balkanikoa
Serbiar tropak lubakian
Data1914ko abuztuaren 3tik 1918ko abuztura
LekuaBalkanetako penintsula
EmaitzaAliatuen garaipena
Gudulariak
Entente Hirukoitza Serbia Serbia
Montenegro Montenegro
Frantzia Frantzia
Erresuma Batua Erresuma Batua
Errusiar Inperioa Errusia (1917 urtera arte)
Errumania Errumania
Grezia Grezia
Erdialdeko Potentziak
 Austria-Hungariako Inperioa
 Bulgaria (1915tik aurrera)
 Alemaniar Inperioa
 Otomandar Inperioa (1915tik aurrera)
Buruzagiak
Serbia Radomir Putnik
Serbia Stepa Stepanović
Serbia Živojin Mišić
Montenegro Nikolas I
Montenegro Janko Vukotić
Errusia Alexei Brusilov
Errumania Konstantin Prezan
Erresuma Batua George Milne
Frantzia Louis Franchet d'Espèrey
Grezia Panagiotis Danglis
Austria-Hungariako Inperioa Franz Conrad von Hötzendorf
Austria-Hungariako Inperioa Oskar Potiorek
Alemaniar Inperioa August von Mackensen
Alemaniar Inperioa Erich von Falkenhayn
Bulgaria Nikola Zhekov
Bulgaria Georgi Todorov
Bulgaria Stefan Toshev

Deskribapen orokorra

Kontuan edukita Lehen Mundu Gerraren kausa nagusia Austria-Hungaria eta Serbiaren arteko etsaitasuna zela eta hori, 1914ko ekainean Sarajevon, Franz Ferdinand artxidukearen hilketaren ondoren zabaldu zela, ez da harritzekoa lehen borroketako batzuk Serbia eta Austria-Hungaria artekoak izan zirela.

Austria-Hungariak, gerra Serbiari 1914ko uztailaren 28an deklaratu bazion ere, Balkanetako frontean, borrokak abuztuaren 12an hasi ziren Austriako tropek Drina ibaia zeharkatu eta Serbia inbaditu zutenean. Serbiarrek atzera bota zituzten Austriako lehen erasoak; hala ere, azkenean, 1915eko amaieran, garaituak izan ziren Alemania eta Bulgaria frontean sartu ostean eta Serbiako armada Mazedoniara erretiratzera behartuta.

1915eko udazkenean, mendebaldeko aliatuek serbiarren laguntzan etortzea erabaki zuten, Greziako Tesalonikako portuan ezarri zen espedizio franko-britainiarra antolatuz. Aliatuen plana zen hegoaldeko serbiarrei laguntza ematea Mazedonian fronte bat irekiz. Fronte hori nahiko egonkor mantendu zen gerra osoan, Albaniako kostaldetik Bulgariako Struma ibairaino. 1916an, austriarrek 45.000 soldadu bidali zituzten Montenegro behin betiko garaitzera, eta, borroka gogorren ostean, Montenegroko hiriburua errenditzea lortu zuen.[1]

1916an, Errumania botere zentralen aurkako gerran sar zedin konbentzitzea lortu zuten aliatuek, baina erabaki hori, errumaniarrentzat, hondamendia izan zen. Gerra deklaratu eta gutxira, Alemania, Austria, Hungaria, Bulgaria eta Otomandar Inperioaren ofentsiba konbinatuak herrialdearen bi heren konkistatu zituen 1916ko abenduan amaitu zen kanpaina azkar batean. Hala ere, Errusiako eta Errumaniako armadek frontea egonkortzea, eta, Moldavian, egonkor mantentzea lortu zuten.

1917an, Grezia gerran sartu zen aliatuen alde, eta, 1918ko irailean, aliatuen ofentsiba handia izan zen Grezia iparraldean kokatutako indar multinazional baten eskutik, Bulgariaren kapitulazioa eta aldi berean Serbia askatzea ekarri zuena. Otomandar Inperioa ere aliatuen aurrean errenditu zen, eta haiek Austria-Hungariaren azken inbasioarekin frontea itxiko zuten handik gutxira.

Erreferentziak

  1. (Ingelesez) Collinson, Owen. (2012). Salonica and After, the Sideshow That Ended the War. Forgotten Books ISBN B008VGLK3Q..

Bibliografia

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.