Baliko zaldi
Baliko zaldia Bali uharteko bertako zaldi arraza bat da. Indonesia aldeko zaldi txiki hau bere tamaina zein gainontzeko ezaugarriengatik ponien sailkapen taldean sartzen da, eta aintzineko arraza bat da.
Baliko zaldia | |
---|---|
Zaldi arraza | |
Espeziea | Equus ferus caballus |
Jatorria | Indonesia |
Egoera FAOren arabera | ez dago arriskuan |
Sinonimoak | Baliko ponia |
Jatorria eta arrazaren historia
XX. mendean ikertzaileek zaldi txiki hauen jatorriari buruzko ikerketan, Mongoliako zein Mendebaldeko Asiako poniak Baliko ponien arbasoak zirela ondorioztatu zuten.
Nahi datu topatu zuten jakiteko hainbat zaldi Txinatik Indonesiako Javara eramanak izan zirela e Tang dinastiako urtetan (627–649 K.A.)[1].
Indonesian badira zortzi bertako poni arraza. Zalantzarik haibeste uharte izatea uhartedian poni arraza ezberdinen garapena bultzatu du. Indonesiako poni arrazak honakoak dira: Batak ponia, Gayoe, Sandalwood ponia, Deli ponia, Baliko zaldia, Javako ponia, Timordar ponia eta Sumba eta Sumbawa poniak[2].
Ezaugarriak
Baliko poniak, nahiz eta txikiak izan, oso indartsuak dira.[3] Beren kabuz ondo moldatzen dira, eta zaldizainen zaintzarik gabe aurrera ateratzen ohiturik daude.
Poni hauek oro har ez dira ferratzen, eta oso landatarrak dira. Apo sailduak dituzte, eta zango indartsuak.
Baliko poniek arraza zaharren "antzinako zaldi markak" dituzte, hau da, marrak dituzte bizkarrean zehar eta besaburuetan zein hanketan: "zebra marrak".
Indonesiako beste hainbat poni arraza
Indonesian badira zortzi bertako poni arraza. Zalantzarik gabe uhartedian haibeste uharte izateak, irlen artean poni arraza ezberdinen garapena bultzatu du. Indonesiako poni arrazak honakoak dira: Batak ponia, Gayoe, Sandalwood ponia, Deli ponia, Baliko zaldia, Javako ponia, Timordar ponia eta Sumba eta Sumbawa poniak[2].