Baliabideen eskasia

Baliabideen eskasia oinarrizko baliabideen falta da, hala nola, ura, elikagaiak, energia, etxebizitza, etab. Horiek funtsezkotzat jotzen dira biziraupenerako.

Apal hutsak Venezuelako supermerkatu batean, eskasiaren ondorioz

Normalean, gizarte bakar batek ez ditu behar adina baliabide bere biztanleriaren beharrak behar bezala betetzeko, eta, beraz; beharrezkoa da ondasunak eta zerbitzuak trukatzea eta salerostea. Elikagaien eskasiak gizartearen beharrei edo jomugei lehentasuna ematera behartzen du.

Eskasiaren legeak aukeratzera behartzen gaitu, ezin dugun denetatik nahi adina eduki, eta, beraz; beti gaude derrigortuta ondasun desberdinen artean aukeratzera, gure lehentasunen arabera. Hitz batean, kontsumitzean edo ekoiztean beti dago aukera-kostu bat, beti beste zerbait ekoitzi edo kontsumitu genezakeen beharrak asetzeko, ekoitzi edo kontsumitu behar dugun horren aukera gisa, baina azkenean ekoitzi edo kontsumitu ez duguna: hortxe dago, hain zuzen, aukera-kostua, eskasia alegia. Horregatik esaten da eskasia printzipio erlatiboa dela, bi ondasun edo gehiagoren artean bat aukeratu behar izateagatik sortzen delako; eta aldi berean, unibertsala, saihestezina delako.

Lionel Robbins ekonomialari britainiarrak eskasia erabiltzen du ekonomia definitzerakoan: "Ekonomia giza jokabidea aztertzen duen zientzia da, helburu eta baliabide urrien arteko harreman gisa, erabilera alternatiboak dituena"[1]. Teoria ekonomikoak eskasia absolutua eta erlatiboa kontzeptu ezberdintzat hartzen ditu, eta "azkar azpimarratzen du eskasia erlatiboa dela ekonomia definitzen duena". Egungo teoria ekonomikoa eskasia erlatiboaren kontzeptutik eratortzen da hein handi batean, "ondasunak urriak direla baieztatzen baitu, jendeak kontsumitu nahi dituen ondasun guztiak ekoizteko baliabide nahikorik ez dagoelako". [2]

Eskasia ekonomian

Ekonomian, baliabide eskasiaz hitz egiten da, mugarik gabeko premien aurrean. Ez da urritzat jotzen gutxi dagoena, baizik eta erabiltzeko aukerak mugatuak izatea; denbora, ahalegina, antolaketa eta kapitala behar dira, besteak beste. Zentzu horretan, Ondasun Ekonomikoez eskasian baino ezin da hitz egin.

Ez da pobrezia edo eskasia fisikoa. Lehen munduan ondasun eta zerbitzu ugari daude eta, hirugarren munduan, berriz, nekez asetzen diren oinarrizko beharrak, azken honetan dago eskasia fisikoa. Lehen munduan, beraz; ez dago eskasia fisikorik, baina bai eskasia ekonomikoa. Azken hau, mundu osoan dago, baliabideak urriak ez izan arren, gizartearen beharrak asetzeko ez baitira nahikoak.

Eskasia desberdintasunagatik edo metaketagatik

Baliabideak urriak direnean, eskasia orokorra gerta daiteke, edo gizartearen zati batean bakarrik. Era berean, ugaritasuna gerta daiteke gizabanako, gizarte, talde edo herrialde batzuen eskuetan, beste gizabanako, gizarte, gizarte-talde edo herrialde batzuen urritasunaren kontura. [3]

Botere ekonomikoak eskasia sustatzea

“Creadores de escasez” liburuan, ongizatetik beldurrera, David Anisi [4] ekonomialariaren ustez, botere ekonomikoa botere hori artatzen edo arautzen duten beste botere batzuen gainetik jartzeak eskasiazko merkatu berriak sortzea eskatzen du: langabezia, langabeziak konpontzen ez dituen soldatak murrizteko, ondasun publikoen merkantilizazioa, hala nola hezkuntza, osasuna eta segurtasuna, biztanleriaren zati handi batentzat eskuraezinak eta garestiak bihurtuz.

Eskariaren eta eskaintzaren araberako eskasia

Ekonomian, eskasia hainbat faktorek eragiten dute, eta bi kategoriatan sailkatzen dira:

  • Iturriak eta/edo baliabideak murriztea edo agortzea: hondamendi naturalek edo gizakiak eragindako hondamendiek eragindako ekoizpen-disrupzioa eta gastu- eta kontsumo-ohiturak aldatzen dituzten aldaketa ekonomikoen ondorioz azaltzen da.

Eskasia artifiziala

Artifizialki sortutako eskasia mota bat da, mugarik gabe erreplika daitezkeen ondasunetatik abiatuta. Hori gertatzen da jabetza intelektualaren legeek babesten dituztenekin; izan ere, monopolioak sortzen dituzte giza adimenaren zenbait lanen erabileraren eta ustiapenaren gainean, eta, horrela, lehia mugatzen dute.

Malthus eta urritasun absolutua

Thomas Robert Malthusek "ia bi mendetan zehar munduko goseari eta goseteei buruzko eztabaida zientifikoa zein ideologikoa menderatu duen jakinduria konbentzionalaren oinarri teorikoak" ezarri zituen[5]. 1798ko An Essay on the Principle of Population (Biztanleriaren printzipioari buruzko saiakera) liburuan, Malthusek ikusi zuen nazio bateko elikagaien ekoizpenaren hazkundeak biztanleriaren ongizatea hobetzen zuela, baina hobekuntza aldi baterakoa zela, populazioaren hazkundera eramaten zuelako, eta horrek, aldi berean, per capita ekoizpenaren jatorrizko maila berrezartzen zuelako. Beste era batera esanda, gizakiek ugaritasuna populazioaren hazkunderako erabiltzeko joera zuten, bizi-maila altua mantentzeko erabili beharrean. Ikuspegi horri "Malthustar tranpa" edo "Malthusiar espektro" deitu izan zaio. Populazioek hazteko joera zuten, beheko klaseak zailtasunak, gabeziak eta gosea eta gaixotasunak izateko joera handiagoa izan arte. Ikuspegi horri Malthusen hondamendia esaten zaio batzuetan. Malthusek XVIII. mendeko Europako herritarren iritziaren aurka idatzi zuen, gizartea hobetzen ari zela eta, hasiera batean, hobezina zela uste baitzuen.

Eskasia beste eremu batzuetan

Eskasia biologian

Biologian, eskasia espezie jakin batzuen bakantasunari edo ezohikotasunari buruzkoa izan daiteke. Espezie horiek tokiko, nazioko edo nazioarteko legeek babesten dituzte, desagertzea saihesteko.

Eskasia subjektiboa

Soziologian urritasun subjektiboaz hitz egin daiteke, beharrak, eskariak amaigabeak izan daitezkeela onartuz. Ondasunen gutxiegitasunak ez du esan nahi kopuru murritza dagoenik, baizik eta ondasunen kopuru mugatua dagoen hipotesitik abiatzen da. Zentzu horretan, eskasia termino erlatiboa da, baliabideak ase nahi diren premiekin alderatuta neurtzen direlako, eta, alde horretatik, baliabide horiek beti eskasak, mugatuak edo urriak dira behar eta nahi guztiak betetzeko. Hala ere, urritasunaren eskala desberdina da pertsona edo gizarteentzat. Adibidez, behartsu batentzat edo aberats batentzat: lehenak modu dramatikoan jasaten duen bitartean, bigarrenak frustrazio gisa bizi du, desiraren bat galdu behar duelako.

Ondasun ez urriak

Txanponaren beste aldean ondasun ez urriak daude. Ondasun horiek ez dute zertan baliorik ez izan, eta batzuk, ordea, ezinbestekoak ere izan daitezke existentziarako.

Adibideak, besteak beste:

  • Ordenagailuak eta bulegoko aparatuak, hala nola inprimagailuak, faxak, eskanerrak, etab.
  • Liburuak, aldizkariak eta entziklopediak.
  • Mahaiak, aulkiak, besaulkiak, sofak eta oheak.
  • Koadroak, eskulturak eta artelanak.
  • Platerak, mahai-tresnak, edalontziak eta mahai-zapiak.

Gainera, urria ez den ondasun baten adibide bat, eskatzen den eta mugarik gabe errepika daitekeen zerbait  da; beraz, ezin du inork eduki, edo denok izan dezakegu.

Frank Fetterrek bere Printzipio ekonomikoetan azaltzen duen bezala: "Ondasun batzuk, baita existentziarako ezinbestekoak direnak ere, oraindik ere, beren ugaritasunagatik, desira eta hautapen objektu izateari utz diezaiokete. Ondasun horiei doaneko ondasunak esaten zaie. Ez dute baliorik ekonomialariak termino hori erabiltzen duen zentzuan. Ondasun libreak gehiegi existitzen diren gauzak dira, hau da, ez asetzeko adina bakarrik, baizik eta baita haien mende egon daitezkeen desira guztiak asetzeko ere". Ondasun urrien aldean, ondasun ez urriak jabetza eztabaidaezina dutenak dira. Norbaitek zerbait erabiltzeak ez du eragozten beste norbaitek erabiltzea. Ondasun bat urritzat kontsideratua izan ez dadin, existentzia mugagabea izan dezake, jabetza-zentzurik gabea, edo amaigabeki erreplika daiteke[6].

Erreferentziak

  1. Robbins, Lionel. An Essay on the Nature and Significance of Economic Science. .
  2. (Ingelesez) Raiklin, Ernest; Uyar, Bülent. (1996-07). «On the relativity of the concepts of needs, wants, scarcity and opportunity cost» International Journal of Social Economics 23 (7): 49–56.  doi:10.1108/03068299610122416. ISSN 0306-8293. (Noiz kontsultatua: 2024-01-11).
  3. (Gaztelaniaz) «LA ABUNDANCIA QUE CREA ESCASEZ: ¿POR QUE PERVIVE EL CAPITALISMO? | EDUARDO SERRANO | Casa del Libro» casadellibro 2010-01-28 (Noiz kontsultatua: 2023-11-29).
  4. Anisi, David. (1995). Creadores de escasez: del bienestar al miedo. Alianza Ed ISBN 978-84-206-9434-4. (Noiz kontsultatua: 2023-11-29).
  5. (Ingelesez) Daoud, Adel. (2010-10). «Robbins and Malthus on Scarcity, Abundance, and Sufficiency: The Missing Sociocultural Element» The American Journal of Economics and Sociology 69 (4): 1206–1229.  doi:10.1111/j.1536-7150.2010.00741.x. ISSN 0002-9246. (Noiz kontsultatua: 2024-01-11).
  6. «Goods, Scarce and Nonscarce» web.archive.org 2015-01-23 (Noiz kontsultatua: 2024-01-11).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.