Baleren Bakaikoa

Baleren Bakaikoa Azurmendi (Berastegi, Gipuzkoa, 1945) Euskal Herriko Unibertsitatean Ekonomia Aplikatuan katedraduna izan da, Donostiako Zuzenbide Fakultatean. 1983 eta 1987 artean Udako Euskal Unibertsitatearen zuzendaria izan zen.

Baleren Bakaikoa
Baleren Bakaikoa eta Martin Orbe
(Argazkia: UEU, Laura Mintegi, 1984)

Udako Euskal Unibertsitateako errektore

1983 - 1987
Bizitza
JaiotzaBerastegi, 1945 (78/79 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
Jarduerak
Jarduerakekonomialaria eta katedraduna
Lantokia(k)Donostia
Enplegatzailea(k)Euskal Herriko Unibertsitatea

Inguma: baleren-bakaikoa-azurmendi

Baleren Bakaikoak hainbat artikulu eta liburu argitaratu ditu, horietatik gehienak euskaraz. Euskal komunitate zientifikoaren Inguma datu-basean, berak idatzitako 60 lan baino gehiago dira.[1]

UEUko zuzendaria (1983-1987)

1980tik 1984ra bitarte ekonomiako sailburu izan ondoren Udako Euskal Unibertsitateko zuzendaria izan zen 1983 eta 1987 urteen artean. Garai haietan Iruñeko Larraona ikastetxean urtero 40-50 ikastaro eskaintzen zituen Bakaikoak zuzendutako UEUk. 1973an lehen udako ikastaroa antolatu zenetik, hamalau urte pasa ondoren, UEUk nolabaiteko estabilizazioa lortu zuen 1986rako.[2] 2019an antolatu ziren Ekonomialari Euskaldunen I. Bilkurako antolatzaileetako bat izan zen.[3]

GEZKI institutuaren zuzendaria (1989-2014)

GEZKI Gizarte Ekonomia eta Zuzenbide Kooperatiboaren Institutuaren zuzendaria izan zen 25 urtez, 1989tik 2014raino. Institutu hori 1987an sortu zuen EHUk, ekonomia sozialaren inguruan ikertzeko eta batez ere kooperatibismoa lantzeko helburuz. Erretiroa hartu zuenean 2014an, Aitor Bengoetxea Alkortari pasa zion lekukoa, eta Oinez bidea eginez iritzi artikuluan bildu zituen institutuak ordura arte eman zituen urratsak.[4]

ARGIAko kolaboratzailea

Gutxienez 1992tik izan da Argia aldizkariko kolaboratzailea, 2000z geroztik 57 artikulu idatzi ditu.[5]

Lanak

Ekonomiako liburuak

  • Irakaspen sozioekonomikoak Eskozia eta Kataluniako prozesuetatik. Oskar Arantzabal Iraeta, Baleren Bakaikoa Azurmendi, Joseba Barandiaran Andueza, Gorka Bueno Mendieta, Mikel De la Fuente Lavín (2017, UEU)
  • Defendiendo País. (2008, Erein)[6][7]
  • Euskal ekonomia 50eko hamarkadan (2007, Jakin)
  • Euskal Autonomia Erkidegoko Ekonomia Ituna eta Nafarroako Ekonomia Hitzarmena (2007, UEU)
  • Ekonomia/1: unibertsitateko testuliburua (1986).  
  • Ekonomia/2: unibertsitateko testuliburua (1986).
  • Euskal Herriko ekonomi lanen bilduma (1983, UEU)
  • Euskadiko dependentzia ekonomikoa (1977, Erein)[8]

Ekonomiako terminologia

Euskara unibertsitate mailako hizkuntza bihurtzeko prozesuan Baleren Bakaikoa aitzindari bat izan zen ekonomia arloan. Lan horretan egindako ekarpenak geroago UZEIk sortu zituen hiztegi terminologikoetan islatu zirenean Bakaikoak hauetan parte hartu zuen:

  • Ekonomia eta finantzak hiztegia (1998) Edurne Aldazabal Etxebarria, Alberto Ansuategi Cobo, Maria Jose Aranguren Kerejeta, Xabier Arin Agirre, Lore Azkarate Villar, Baleren Bakaikoa Azurmendi, Ilaski Barañano Mentxaka, Alberto Bilbao Garzon, Iñaki Erauskin Iurrita, Enrike Galarza Prieto, Aitor Garmendia Lazkano, Idoia Idigoras Ganboa, Lorea Narbaiza Cantin, Mikel Navarro Arantzegi, Itziar Navarro Pikabea, Norma Olaizola Ortega, Arantzazu Olazabal, Elixabete Perez Gaztelu, Jesus Rubio Peña, Marta San Martin Lizarralde, Joseba Tutor, Kristina Zabala Berriozabal, Mikel Zurbano Irizar
  • Administrazioa eta zirkulazioa hiztegiak (1983). Iñaki Agirreazkuenaga Zigorraga, Lore Azkarate Villar, Baleren Bakaikoa Azurmendi, Edorta Cobreros Mendazona, Antton Elosegi Aldasoro, Jose Juan Gonzalez de Txabarri Miranda, Koldo Gorostiaga Atxalandabaso, Antton Idiakez, Fernando Mendizabal Mujika (1934-2011), Gotzon Nazabal Jaka, Andres Urrutia Badiola
  • Ekonomia hiztegia (1981). Paulo Agirrebaltzategi Kortabarria, Dionisio Amundarain Sarasola, Nikolas Amundarain, Baleren Bakaikoa Azurmendi, Xabier Elizondo, Jenaro Garate Goihartzun, Jose Karlos Garai, Ramon Gorostidi Zelaia, Xabier Irastortza, Josu Irigoien, Sabin Larrea, Jose Mari Lasa, Jose Antonio Mendikute Badiola

Erreferentziak

  1. Baleren Bakaikoaren produkzioa Inguma datu-basearen arabera (>60 produktu)
  2. «B. Bakaikoa: 'Unibertsitate ofizialaren desmadreak jo egin gaitu'» Argia 1986-07-13 (Noiz kontsultatua: 2019-11-19).
  3. «Ekonomialari Euskaldunen I. Biltzarra. Historiatik etorkizunera :: ikasi :: Udako Euskal Unibertsitatea» www.ueu.eus (Noiz kontsultatua: 2019-11-19).
  4. «Baleren Bakaikoak GEZKIko zuzendari izateari utzi dio 25 urteren ondoren | Angelu itsua» www.argia.eus (Noiz kontsultatua: 2019-11-19).
  5. «Argiako egilea: Baleren Bakaikoa Azurmendi» Argia (Noiz kontsultatua: 2019-11-19).
  6. Bakaikoa Azurmendi, Baleren; Ezeizabarrena, Xabier; Olaskoaga, Jon; Castells, Jose Manuel; Bandres, Luis; Ibarra, Pedro. (2008). Defendiendo país. Erein ISBN 8497464117. PMC 230234547. (Noiz kontsultatua: 2019-11-19).
  7. Azurmendi, Mikel. (2008). "Nazionalistak hemen espainolakdira, gu bertakoak gara". Argia, 49-51 or..
  8. Bakaikoa, Baleren.. (D.L. 1977). Euskadiko dependentzia ekonomikoa. Erein ISBN 8485324005. PMC 5028539. (Noiz kontsultatua: 2019-11-14).

Ikus, gainera

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.