Baudouin Belgikakoa
Baudouin edo Boudewijn[1] (Brusela, 1930eko irailaren 7a - Motril, Espainia, 1993ko uztailaren 31) belgikarren erregea izan zen 1951tik 1993an hil zen arte. Haren agintaldian independizatu zen Kongo.
Baudouin Belgikakoa | |||||
---|---|---|---|---|---|
(1960) | |||||
1951ko uztailaren 17a - 1993ko uztailaren 31 ← Leopoldo III.a Belgikakoa - Alberto II.a Belgikakoa →
1950eko abuztuaren 11 - 1951ko uztailaren 17a ← Prince Charles, Count of Flanders (en) | |||||
Bizitza | |||||
Jaiotzako izen-deiturak | Boudewijn Albert Charles Leopold Axel Marie Gustave | ||||
Jaiotza | Château du Stuyvenberg (en) eta Laeken - Laken (en) , 1930eko irailaren 7a | ||||
Herrialdea | Belgika | ||||
Heriotza | Motril, 1993ko uztailaren 31 (62 urte) | ||||
Hobiratze lekua | Royal Crypt (en) | ||||
Heriotza modua | berezko heriotza: miokardio infartu akutua | ||||
Familia | |||||
Aita | Leopoldo III.a Belgikakoa | ||||
Ama | Astrid Suediakoa | ||||
Ezkontidea(k) | Fabiola de Mora y Aragón (1960ko abenduaren 15a - 1993ko uztailaren 31) | ||||
Anai-arrebak | ikusi
| ||||
Leinua | House of Saxe-Coburg and Gotha (en) | ||||
Hezkuntza | |||||
Heziketa | Institut Le Rosey (en) | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | subiranoa | ||||
Jasotako sariak | ikusi
| ||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa | ||||
Bizitza
Leopoldo III.aren eta haren lehenbiziko emazte Astriden semea zen. 1951ko uztailaren 16an, Leopoldok abdikatu zuenez, Belgikako bosgarren errege bihurtu zen. 1960an, Kongo independizatu zen, eta Belgikak utzi zion indar kolonial izateari. Kontzientzia arazoak zirela medio, zenbait egoeretan abortoa zigorgabetzen zuen legea sinatu nahi ez izateagatik, 1990eko maiatzaren 4an "erregetzarako gai ez izatea” aitortu zuen. Wilfried Martensen gobernuak erregeordetza bere gain hartu eta legea sinatu zuen. Maiatzaren 5ean, Baudouinek berreskuratu zuen kargua. 1991n, Lege Salikoa indargabetu zuen; era horretan aukera eman zien Astrid printzesaren ondorengoei erregetzara iristeko.
1993ko uztailaren 31n hil zen, bihotzekoak jota, Motrilen oporretan zela. Laekengo Elizako erret-panteoian (Brusela) ehortzi zuten. Anaia Alberto izan zuen ondorengo.
Ezkontza
1960ko abenduaren 15ean, Fabiola Mora y Aragón espainiar aristokratarekin ezkondu zen. Ez zuten seme-alabarik izan.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2019/2/2 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Baudouin Belgikakoa |
- (Nederlanderaz) (Frantsesez) (Alemanez) (Ingelesez) Belgikako monarkiaren webgune ofiziala, monarchie.be