Baldassare Longhena
Baldassare Longhena (Venezia, 1598 – Venezia 1682ko otsailaren 18a) Barrokoko arkitekto esanguratsuenetakoa izan zen. Batez ere Venezian egin zuen lan.
Baldassare Longhena | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Venezia, 1596 |
Herrialdea | Veneziako Errepublika |
Heriotza | Venezia, 1682ko otsailaren 18a (85/86 urte) |
Familia | |
Aita | Melchisedech Longhena |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | Veneziera |
Irakaslea(k) | Vincenzo Scamozzi |
Ikaslea(k) | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | arkitektoa eta eskultorea |
Lantokia(k) | Venezia |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Biografia
Venezian jaioa, Longhena, Palladio eta Scamozziren eskolan ikasi zuen. 1631 eta 1656 artean Santa Maria della Salute basilika eraiki zuen. Scamozziren heriotzaren ondoren, bere Procuratie Nuove lan monumentala amaitu zuen Veneziako Piazza San Marcon.
Lan garrantzitsuenak
- 1640: Santa Giustinako fatxada.
- 1648: Collegio Greco
- Vendramin Kapera, San Pietro di Castello
- 1646: Santa Maria ai Scalzi eliza
- 1663: San Salvador elizako fatxada, Venezia
- Palazzo Battaglia, Belloni
- 1679, Palazzo Pesaro jauregia, lan nagusia
- 1670: Seminario patriarcale
- Ca'Rezzonico
- Palazzo da Lezze jauregia
- Palazzo Belloni Battagia jauregia
- Palazzo Cappello Malipiero jauregiko fatxada
- Palazzo Erizzo
- Palazzo Basadonna San Trovaso
- Palazzo Giustinian Lolin
- Palazzo Labia
- Palazzo Marcello Pindemonte
- Palazzo Widmann
- Ca' Pesaro
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Baldassare Longhena |
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.