Balbriggan
Balbriggan (Gaeleraz Baile Brigin) Irlandako Errepublikaren hiri bat da, Dublinetik 30 kilometrora kokatuta. 19.660 biztanle inguru ditu (2011)[1]. Kostaldean dago kokaturik, Fingaleko konderrian.
Balbriggan Baile Brigín Baile Brigín | |
---|---|
giza kokalekua | |
Administrazioa | |
Herrialdea | Irlandako Errepublika |
Herrialdea Lurralde Historikoa Konderria | Irlandako Errepublika Leinster Fingaleko konderria |
Izen ofiziala | Baile Brigín |
Jatorrizko izena | Baile Brigín |
Geografia | |
Koordenatuak | 53°36′31″N 6°10′59″W |
Altuera | 6m |
Demografia | |
Biztanleria | 21.722 (2016) |
Informazio gehigarria | |
Ordu eremua | UTC±00:00 |
http://www.balbriggan.ie www.balbriggan.ie |
Etimologia
P.W. Joyceren arabera, izena "Baile Breacain"etik dator, hau da, "Brecan-en herria". Becan izen arrunta zen erdi aroan eta tankera horrekin izen asko daude Irlandan. Beste iturri batzuen arabera, izena baliteke inguruko Bracken River-ekin lotuta egotea, eta kasu horretan, "amuarrain txiki" esan nahi izango luke.
Garraiobideak
Balbriggan Dublinetik hurbil dagoelako, Dublingo autobus-sare zerbitzua erabiltzen du (Dublin Bus) eta DART tren-zerbitzuak Greystones-Balbriggan lotzen ditu.
Erreferentziak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.