Balbino Sobrado

Balbino Sobrado Cobas (Gasteiz; 1883 ibidem; 1964) XX. mendearen hasierako bizitzari buruzko dokumentu grafiko garrantzitsuak egin zituen argazkilari gazteiztarra izan zen. Argazkilaritza inoiz ez bazuen lanbide nagusi gisa erabili ere, bizitza osoan aritu zen horretan, beste negozio batzuk abiatu zituen bitartean, hala nola, bere jaioterrian motozikletak saltzea.[1] Sobradok egindako argazkiek XX. mendearen hasierako bizitzari buruzko dokumentu grafiko garrantzitsuak eman ditu.[2]

Balbino Sobrado
Bizitza
JaiotzaGasteiz, 1883
Herrialdea Araba, Euskal Herria
HeriotzaGasteiz, 1964 (80/81 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakargazkilaria

Bizialdia

Gasteizko Café Suizo-n gozogile hasi zen lanean oso gaztetandik. Hamasei urte baino ez zituela Bordelen lan egin zuen tarte labur batez, gozogintza-buru aritu ere. Bizitzan zehar era askotako jardueretan aritu zen. 1910ean taberna bat ireki zuen San Prudentzio kalean, hainbat kirolari eta zezenzaleren topagune bihurtuko zena. [3]

Motorzale amorratua zen eta zaletasuna lanbide bihurtu zuen. Taxilari hasi zen sidekardun motor batekin. Gerora motozikletak saldu eta konpontzeko lantegia izan zuen 30 urtez Ramon Ortiz de Zarate kalean. Beste hainbat kiroletan aritu zen, eta zezenketa zale amorratua zen.[3]

Argazkilaria

12 urterekin piztu zitzaion argazkizaletasuna. Ez zen izan argazkilari profesionala, baina heldu zen bere argazki batzuk saltzera. Garaiko argitalpen batzuetako fotokazetari ere ibili zen, lankidetzan.[3]

1914an, album bat argitaratu zituen Mairuelegorretako kobazuloko argazkiekin. 1916an Brontzezko Domina irabazi zuen Gasteizen antolatu zen "III Concurso Obrero Agrícola Industrial y de Enseñanza" lehiaketan.[3]

Ignacio Lascarayrekin batera, Emilio Álavari lagundu zion.[3]

1924an Gorbeiara eta 1925ean Urbiako mendikatera autoz igo zen Ignacio Lascarayrekin eta Emilio Álavarekin batera, eta argazki ugari egin zituztenen.[3]

Guztira 5.000 argazki bildu zituen. Material horrekin bi argazki-erakusketa antolatu zituen 1960an eta 1961ean. Argazkiak ondo antolatuta eta dokumentatuta utzi zituen. 1970ean seme-alabek 1.449 negatiboz osatutako funtsa eman zioten Gasteizko Udalari, eta harrezkero "Pilar Arostegi" udal Artxiboan daude. Horietako batzuk hainbat erakusketatan agertu dira.

Erakusketa kolektiboak

Erreferentziak

  1. «Babino Sobrado Cobas-en biografia. Gasteizko udala.» www.vitoria-gasteiz.org (Noiz kontsultatua: 2023-07-14).
  2. Sobrado, Balbino. (2011-03-01). Balbino Sobrado Cobas. 2012ko erakusketaren argazkiak (Oihaneder Jauregia) Bi gizon auto baten ondoan. // Fotos de la exposición en Montehermoso. Octubre de 2012. Dos hombres junto a un automóvil. (Noiz kontsultatua: 2023-07-14).
  3. «Vitoria-Gasteizko Udalaren web-orria - Babino Sobrado Cobasen biografia» www.vitoria-gasteiz.org (Noiz kontsultatua: 2023-07-14).
  4. «EL PASADO PRESENTE» www.montehermoso.net (Noiz kontsultatua: 2023-07-14).

Ikus, gainera

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.