Balbino Garitaonaindia

Balbino Garitaonaindia Albizu (Durango, 1857ko martxoaren 31 1916ko abuztuaren 10a) bizkaiko idazlea izan zen.

Balbino Garitaonaindia
Bizitza
JaiotzaDurango, 1857ko martxoaren 31
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Heriotza1916ko abuztuaren 10a (59 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea

Durangoko Jesusen Lagundian eta Gasteizko apaizgaitegian egin zituen ikasketak. 1881. urtean apaiztu zen. Euskal-Esnalea agerkarian argitaratu zituen bere lehen lanak. 1889. urtean, Erregezko Apostoladutzia plazaratu zuen. Handik lau urtera, Jesus Sacramentaduari, Ama doncella Mariari eta Aita San Jose Gloriosuari visitac illaren egun guztietarako lanaren bigarren partea itzuli zuen. 1900ean Martin Arzadunen Cristiñauaren Doctrinaren esplicaciñua euskeras katixima eman zuen argitara berritua eta osatua. 1908. urtean, Vademecun Erdu Neugasen itzulpena plazaratu zuen Sacramentu Santuac emon ta ondo ilten gueixuari lagunduteco escu-liburua ipiñi dau Biscaico eusqueras izenburuarekin.

Erreferentziak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.