Balakovo

Balakovo (errusieraz: Балаково) hego-mendebaldeko Errusian dagoen Saratov oblasteko hiria da. Volga ibaiaren ezkerreko bazterrean dago[1], Saratovetik 131 km ipar-ekialdera. 2010ean 199.690 biztanle zituen[2].

Balakovo
Балаково
Errusiaren banaketa administratiboa
Maltsev jauregia. Irudi gehiago
Administrazioa
Estatu burujabe Errusia
Errusiako oblastak Saratov oblasta
Municipal districtBalakovsky District
Errusiaren banaketa administratiboaMunicipal Formation of the City of Balakovo
Izen ofizialaБалаково
Jatorrizko izenaБалаково
Posta kodea413840
Geografia
Koordenatuak52°02′20″N 47°47′02″E
Map
Azalera79 km²
Altuera25 m
Demografia
Biztanleria189.829 (2018ko urtarrilaren 1a)
−1.431 (2017)
Dentsitatea2.527,72 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera1762
Telefono aurrizkia8453
Ordu eremuaUTC+04:00, UTC+03:00 eta Samarako ordua
Hiri senidetuakTrnava, Pabianice, Txerepovets, Zagreb, Scranton (Pennsylvania) eta Baku
http://mo-balakovo.ru/

Hiritik gertu Saratoveko zentral hidroelektrikoa, Volga ibaian, eta Balakovoko zentral nuklearra daude. Aireportua ere dago, baina ez da erabiltzen, eta han Drag Racing lasterketak egiten dira 2009tik.

Historia

Balakovoko historia XIII. mendean hasten da. Ofizialki 1762an fundatua izan zen, Katalina II.a Errusiakoaak sinestun zaharrentzako kokaleku berriak sortzeko agindu zuenean. 1780an Saratoven barnean gelditu zen. 1913an hiri estatusa eman zioten. 1917ko Iraultzaren aurretik, sei eliza, zazpi ikastetxe, zentral elektriko bat, Fiodor Blinoven burdinola, Mamin anaien lantegia, ontziolak, zerrategiak, aroztegiak, zurgindegiak, errotak, ospitale publiko bat eta liburutegi bat zeuzkan. Fiodor Blinov eta Jakob Mamin ospetsuak dira gurpilen gaineko ibilgailu autopropultsatua asmatzeagatik.

Hiriaren itxura, batez ere, Schechtel eta Meyer-en lanen ondorioa da. Balakovo erdigune historikotik kanpora hedatzen hasi zen eraikin berriekin; horren lekuko dira tren eta autobus-geltokiak. 1960ko hamarkadatik aurrera, erdialdeko Errusiako industriagune garrantzitsuenetako bat bilakatu zen. 1971ean Saratoveko zentral hidroelektrikoa (errusieraz: Саратовская ГЭС) eraiki zen Volga ibaian; urtegiak haranaren zati bat urperatu zuen. 1985ean Balakovoko indarretxe nuklearra (errusieraz: Балаковская АЭС) abian jarri zen[3].

Klima

Balakovok klima kontinental hezea du, Dfa Köppen klima sailkapenaren arabera.

    Datu klimatikoak (Balakovo)    
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 8 8 17 31 34 40 41 41 38 25 16 11 41
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) -5.5 -5.2 -0.3 11.1 20.2 25.1 27 24.4 18 9.3 0 -4.8 10
Batez besteko tenperatura (ºC) −9.2 −9.5 −4.4 7.1 16 20.8 22.9 20.6 14.5 6.3 −2.5 −8.3 6.3
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) -13.3 -14 -8.6 2.4 10.5 15.4 17.7 15.9 10.3 3.3 -5 -12.1 2
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -37 -35 -27 -17 -3 2 6 4 -2 -12 -23 -33 -37
Pilatutako prezipitazioa (mm) 52 36 34 32 35 49 53 45 42 44 52 57 531
Euri egunak (≥ 1 mm) 3 2 4 6 7 6 6 5 6 9 7 4 65
Elur egunak (≥ 1 mm) 16 12 7 1 0 0 0 0 0 2 8 14 60
Hezetasuna (%) 85 84 81 65 54 58 56 55 59 72 84 86 69.9
Iturria: http://saratov-meteo.ru/balakovo/pivot/temperature

Biztanleria

Biztanleriaren bilakaera
189719261939195919701979
16 000 19 113 23 179 36 428 103 495 151 560
198920022006201020122013
197 391 200 470 199 200 199 690 197 583 196 255

Turismo

Balakovoko leku turistiko interesgarrienak XIX. eta XX. mendeetako eraikinak dira: Anisim Maltsev jauregia, Trading House Schmidt (1911), Vladimir Golovanov-en etxandia (1912) orain museoa dena, Jakob, Ivan eta bere amaren etxeak (1910), Stroikov-Jakimov (1902), Merkataritza Eskola (1910), Hirutasun Santua eliza (1908-1909, Fyodor Schechtel arkitektoarena), P. Maltsev etxandia (1900, Fyodor Schechtel arkitektoarena) eta Basil I. Txapaiev etxe-museoa.

Kirolak

Speedway SK Turbina da herriko motor-taldea.

Hiri senidetuak

Erreferentziak

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.