Balaenidae

Balenidoak (Balaenidae) Cetacea ordenako familia bat dira, eta bi genero: Balaena eta Eubalaena ditu; lau espezie besterik ez dira. Dena den, balea hitza modu zabalagoan erabiltzen da zetazeo handi guztiak izendatzeko.

Balaenidae
23 Ma-0 Ma

Miozeno goiztiar - egun
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaChordata
KlaseaMammalia
OrdenaArtiodactyla
SuperfamiliaBalaenoidea
Familia Balaenidae
Gray, 1821
Azpibanaketa
Balaena

Eubalaena
Balaenella
Balaenula
Balaenotus
Idiocetus
Mesoteras
Morenocetus
Protobalaena

Banaketa mapa

Etimologia

Balea hitza latinetik dator (ballaena) eta hura grekotik (φάλαινα, phalaina), eta familia honen forma zilindriko edo puztuari egiten dio erreferentzia.

Ezaugarriak

Ugaztun hauek burezur handia dute, gorputzaren luzera osoaren heren bat hartzen duena. Balenido helduen burezurrak 15-17 metroko luzera du, eta 50-89 tona inguruko pisua.[1] Maxilar estua eta arku-formakoa dute. Forma berezi horretan kokatzen dira bizarrak.

Arrainak ez bezala, balenidoek isatsa plano horizontalean dute, eta, horri esker, itsas azalera errazago igo daitezke, arnas hartzera igo behar baitute, nahiz eta ordubete inguru igaro dezaketen urpean. Buruaren gainaldean bi espirakulu edo sudur-zulo dituzte, eta handik ur-lurruna kanporatzen dute.

30 urte inguru bizi dira. 12 hilabeteko kumealdiaren ondoren baleakume bakarra izaten dute. Migrazio handiak egiten dituzte, itsaso hotzetatik (elikatzeko erabiltzen dituzte) itsaso epeletara (ugaltzeko erabiltzen dituzte).

Krustazeo txikiak jaten dituzte, kopepodoak batez ere, eta espezie batzuek krilla ere jaten dute.

Taxonomia

Balenidae familiak bi genero eta lau espezie ditu.


GeneroaEspeziea (binomiala)Irudia
BalaenaBalaena mysticetus
Eubalaena Eubalaena australis
Eubalaena glacialis
Eubalaena japonica

Erreferentziak

  1. Berta, Annalisa. (2006). Marine Mammals: Evolutionary biology. Academic Press ISBN 0-12-088552-2..

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.