Kongo (herria)
Kongo[1] etnia (kikongozko etnonimoa, euskaraz: «ehiztariak»[2]), bantuen multzoko talde etniko bat da. Afrikako mendebaldeko kostaldean bizi dira, Kongoko Errepublikako Pointe-Noiretik Angolako Luandaraino. Haien ezaugarri nagusia kikongo hizkuntza komuna hitz egiten dutela da.
Kongo | |
---|---|
Biztanleak guztira | |
10 milioi | |
Biztanleria nabarmena duten eskualdeak | |
Kongoko Errepublika Demokratikoa, Angola, Kongoko Errepublika | |
Hizkuntza | |
Kikongo, lingala, portugesa, frantsesa | |
Erlijioa | |
Kristautasuna eta Afrikako erlijio tradizionalak | |
Zerikusia duten beste giza taldeak | |
Beste herrialde bantuak |
XX. mendearen amaieran 10 milioi pertsona inguru ziren.
Nortasuna
XX. mendea baino lehen ez zegoen izen komunik talde osoarentzako. Agirietan ageri diren lehen etnonimoetan, XVII. mendean, Kongoko Erresuman bizi zirenek Esikongo deritzen beren buruei (singularrean Mwisikongo); Loangoko Erresuman bizi zirenak Bavili erabiltzen zuten (singularrean Muvili) eta beste toki batzuetakoek beste izen batzuk erabiltzen zituzten. XX. mendearen hasieratik Bakongo hitza (singularrean M’Kongo edo Mukongo) joan da nagusitzen kikongo hitz egiten duen komunitatea izendatzeko. Talde osoari nortasuna ematen dion ezaugarri nagusia elkarrekiko ulergarriak diren hainbat dialektoz osatutako hizkuntza bera hitz egitea da, talde gisa ez baitute jarraikortasun handirik ez historian ez kulturan. Kongo hitza Amerikara esklabo gisa eramandako kikongo hiztunekin erabili izan da batez ere.
Historia
Kongo jendea K. a. 500 urtea baino lehen iritsi zen Kongo ibaiaren ahora, bantu migrazioaren ondorio gisa. Jada burdina lantzen zuten eta nekazaritza praktikatzen zuten sasoi hartan. K. o. II. menderako nolabaiteko gizarte konplexutasuna lortua zuten. XV. mendean europar bidaiariak iritsi zirenerako, hainbat erreinu osatuz bizi ziren: Kongoko Erresuma, Ngoyo, Vungu, Kakongo eta beste batzuk, Kongo ibaiaren bi ertzetan. XVI. mendean beste erreinu bat ere sortu zen, Loango, eta Kongo ibaiaren iparraldea menderatu zuen.
Erreferentziak
- Euskaltzaindia. (PDF) 90. arauaː Munduko herriak eta etniak. .
- Bentley, Wm. Holman. Pioneering on the Congo. Fleming H. Revell Co., 1900.