Bakhmut
Bakhmut (ukraineraz zein errusieraz: Бахму́т) –1924 eta 2016 artean Artemivsk (ukraineraz: Артемівськ) edo Artiomovsk (errusieraz: Артёмовск) bezala ezaguna– Ukrainako Donetsk Oblasteko Bakhmut Raioneko hiri bat da, bai eta raionaren administrazio-zentroa da. 2016ko otsailaren 4an, Ukrainako Verkhovna Rada-k hiriaren izen-aldaketa berretsi zuen, hiriaren jatorrizkora itzuliz.[1][2] 2020a baino lehen, Bakhmut eskualde-mailako garrantzia duen hiria zen. Bakhmutka ibaiaren ibaiertzean dago kokaturik, Donetsk Oblasteko administrazio-gunetik 89 kilometrora; Donetsk. 2021eko biztanleria-estimazioen arabera, 72,310 biztanle ditu hiriak.
Bakhmut Бахмут Bachmut | |||
---|---|---|---|
Ukrainako hiria | |||
Administrazioa | |||
Estatu burujabe | Ukraina | ||
Oblast | Donetskeko oblasta | ||
Raion of Ukraine | Bakhmuteko raiona | ||
Hromada | Bakhmut Hromada | ||
Izen ofiziala | Бахмут Артёмовск Арцёмаўск Артемівськ | ||
Jatorrizko izena | Бахмут Bachmut | ||
Posta kodea | 84500–84510 | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 48°35′41″N 38°00′03″E | ||
Azalera | 41.6 km² | ||
Altuera | 200 m | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 71.094 (2022ko urtarrilaren 1a) −4.704 (2017) | ||
Dentsitatea | 1.708,99 bizt/km² | ||
Informazio gehigarria | |||
Sorrera | 1571 | ||
Ordu eremua | UTC+02:00, UTC+03:00 eta Ekialdeko Europako Ordua | ||
artemrada.gov.ua |
Bere garaian, Bakhmut Errusiako Inperioko Eslavo-Serbiako hiriburua izan zen, Austriako migratzaile serbiarrek ezarri zutena. 1920–1924 urteen artean, hiria Ukrainako SSRko Donets Gobernazioaren zentro administratiboa izan zen ere. 2022ko Ukrainaren inbasioan, talka puntu nagusi bat bihurtu zen Errusiako eta Ukrainako armaden artean, 2023ko otsailetik maiatzera. Bi aldeen galera ikaragarriak eta gero, errusiarren Wagner delako gudarosteak mendean hartu zuen.
Erreferentziak
- Decommunisation continues: Rada renames several towns and villages, UNIAN (4 February 2016)
- (Ukraineraz) Rada de-communized Artemivsk as well as over hundred cities and villages. Ukrayinska Pravda 4 February 2016.
Kanpo estekak
- (ingelesez) Artemivsk, Ukrainako Entziklopedian
- (errusieraz) Hiri-webgunea
- (ukraineraz) Ukrainako Historiaren Entziklopedia
- (ukraineraz) Udal-webgunea