Bakelita
Bakelita laborategian sintetizaturiko lehenengo substantzia plastikoa da, 1907an sortua da eta izena Leo Baekeland zientzialariaren omenez jarri zitzaion, bera izan baitzen sintetizatu zuena. Nobel saria ere jaso zuen aipatu zientzialariak. Bakelita fenoplastiko bat da, fenol eta formaldehido molekulen bitartez laborategian sintetizatu eta sortutakoa. Eratzen ari den bitartean moldeatu daiteke, baina solidotu ostean guztiz gogortzen da eta ezin da berriro bigundu; ezin da berriro moldeatu, alegia. Hauxe da gainerako polimero termoplastikoetatik desberdintzen duen ezaugarri nagusia. Bestalde, ez du korronte elektrikorik garraiatzen eta ur zein disolbatzaileekiko erresistentea da. Azken ezaugarri honen zioz, oso erabilia da hainbat alorretan, esaterako, kotxeetako balaztak egiteko, instalazio elektrikoetan eta lapiko eta etxetresnen kirtenetan.
Bakelita | |
---|---|
Aurkitzailea | Leo Hendrik Baekeland |
Aurkitze data | 1907 |
Eponimoa | Leo Hendrik Baekeland |
Mota | phenol formaldehyde resin (en) |
Ezaugarriak | |
Dentsitatea | 1,3 g/cm³ (25 °C, solido) |
Errefrakzio indiziea | 1,63 (25 °C) |
Identifikatzaileak |