Bake Globalaren Indizea

Bake Globalaren Indizea (BGI) (Global Peace Index, Ingelesez) herrialdeetako bake-mailaren adierazlea da. Institute for Economics and Peace-ek prestatzen du, bake-institutuetako nazioarteko aditu talde batekin eta think tank-ekin batera; baita Sidneyeko unibertsitatearen Centre for Peace and Conflict Studies-ak, The Economist astekari britainiarraren inteligentzia unitateak prozesaturiko datuekin. 2007ko maiatzean sortu zen lehenengo lista eta urtero-urtero eguneratu da, indarkeri ezaren arabera herrialdeak sailkatzen dituen munduko lehenengo azterlana dela aldarrikatuz. Ikerlan hau Steve Killelea enpresari australiarrari bururatu zitzaion eta hainbat jende ospetsuek honen alde egin dute, hala nola: Dalai Lamak, Desmond Tutu artzapezpikuak, Muhammad Yunusek, Mary Robinson Irlandako presidente ohiak eta Jimmy Carter Estatu Batuetako presidente ohiak. Ikerlanak kontuan hartutako parametroak barne-aldagaiak (adibidez, indarkeri eta kriminaltasun mailak), zein kanpo-aldagaiak (gastu militarra edo parte hartzen ari den gerra kopurua) dira.

2018ko Bake Globalaren Indizearen mapa. Herrialde berdexkak baketsuagotzat sailkatuak daude, gorrixkak berriz bake indize txikia dute.
BGI talde bakoitzeko herrialde kopurua 2007tik 2011era.

Metodologia

Ikerlanak adierazle askotan oinarrituta dago, guztira 24 adierazleetan. Beheko taulan adierazita daude hauek. Taulan agertzen diren siglak ingelesezko izenei dagozkienak dira: UCDP Uppsalako Gatazkari buruzko Datuen Programari dagokio eta Uppsalako unibertsitateak (Suedian) sortuta; EIU The Economist astekariaren Inteligentzia Unitatea da; UNSCT Nazio Batuen Justizia Kriminalaren Sistemako Krimen Operazio eta Joerei buruzko Inkestari dagokio; ICPS King's Collegeeko (Erresuma Batua) Ikasketa Penitentzialariaren Nazioarteko Zentroa da; IISS Ikasketa Estrategikoen Nazioarteko Institutuari dagokio eta BICC Bonnen Konbertsiorako Nazioarteko Zentroa adierazi nahi du.

#AdierazleaDatu-iturriaUrtea(k)Xehetasunak
1Izandako barne edo kanpo gerren kopuruaUCDP2000tik 2005eraGuztizko kopurua
2Kanpo-gerretan izandako hildakoakUCDP2004tik 2005eraGuztizko kopurua
3Barne-gerretan izandako hildakoakUCDP2004tik 2005eraGuztizko kopurua
4Barne gatazka mailaEIU2007Eskala kualitatiboa, 1etik 5era puntuatua
5Estatu mugakideekiko harremanakEIU2007Eskala kualitatiboa, 1etik 5era puntuatua
6Beste herritarrenganako mesfidantza mailaEIU2007Eskala kualitatiboa, 1etik 5era puntuatua
7Populazioaren lekualdatze portzentajeaMunduko Bankua2003Biztanleria errefuxiatua, jatorrizko herrialdeko biztanleriarekiko.
8Ezegonkortasun politikoaEIU2007Eskala kualitatiboa, 1etik 5era puntuatua
9Giza Eskubideenganako errespetu maila (Terrore politikoaren eskala)Nazioarteko Amnistia2005Eskala kualitatiboa
10Ekintza terroristen posibilitateaEIU2007Eskala kualitatiboa, 1etik 5era puntuatua
11Giza hilketa kopuruaUNSCT2004 eta 2002Aproposko erailketak, baita haur-hilketak ere, 100.000 biztanleko.
12Kriminaltasun bortitzaren mailaEIU2007Eskala kualitatiboa, 1etik 5era puntuatua
13Agerpen bortitzen probabilitateaEIU2007Eskala kualitatiboa, 1etik 5era puntuatua
14Atxilotuen kopuruaICPS2006Jende atxilotua, 100.000 biztanleko
15Polizia eta segurtasun taldeen kopuruaUNSCT2002 eta 2000Segurtasun zibilaren agenteak 100.000 biztanleko
16BPG-rekiko gastu militarraIISS2004Indar armatuetarako aurrekontu-partidak BPG-ren portzentajean adierazita
17Militar kopuruaIISS2004100.000 biztanleko denbora-osoan lan egiten duten militarrak
18Ohiko arma nagusienen inportazioakSIPRI2001tik 2005raOhiko arma nagusienen inportazioak 100.000 biztanleko
19Ohiko arma nagusienen esportazioakSIPRI2001tik 2005raOhiko arma nagusienen esportazioak 100.000 biztanleko
20Nazio Batuekin batera egindako operazio militarrakIISS2006tik 2007raGuztizko kopurua
21Nazio Batuekin gabe egindako operazio militarrakIISS2006tik 2007raGuztizko kopurua
22Arma astunen kopuruaBICC2003100.000 biztanleko armak
23Armamendu arinaren baliakizunaEIU2007Eskala kualitatiboa, 1etik 5era puntuatua
24Sofistikazio militarrerako gaitasunaEIU2007Eskala kualitatiboa, 1etik 5era puntuatua

1etik 5erako eskala erabiltzen ez zuten adierazleak, hurrengo formula erabiliz aldatu ziren: x=(x-Min(x))/(Max(x)-Min(x)), non Max(x) eta Min(x) adierazle horretarako balore altuenak eta baxuenak dira. 0 eta 1 arteko puntuazioak 1etik 5erako eskalara bihurtu zituzten. Banakako adierazleak klasifikatu zituen ikertzaile taldeak, beraien inportantziaren arabera. Azkenik puntuazioak bi azpi-indizeetan tabulatu ziren: barne-bakea, BGI-rako %60 balio du, eta kanpo-bakea %40.

Global Peace Index-ak atera zituen ondorio nagusiak:

  • Bakeak beste adierazleekin (adibidez diru-sarrera mailarekin, hezkuntza mailarekin edota herrialde-integrazio mailarekin) korrelazioa du.
  • Herrialde baketsuak gardentasun-maila handiak eta ustelkeri-maila txikiak izaten ohi dute.
  • Herrialde txikiak, egonkorrak eta herrialde-blokeetako kideak puntuazio altuagoa izaterantz jotzen dute.

Analisi estatistiko bat egin zen, bake-faktore gehiago ateratzeko. Konkretuki, guztizko puntuazioarekin korrelazio handia zuten adierazleak bilatu ziren. 2007ko ikerketan zenbait herrialdeen ez egotea eman zen, hala nola, Bielorrusia, Islandia, Afganistan, Mongolia, Ipar Korea eta hainbat herrialde afrikarrak, 24 adierazleen datu fidagarriak ez baitzeuden.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.