Bakarrik edo
Bakarrik edo Euskal Telebistako ETB1 kateak 21. mende hasieran zenbait urtez eman zuen gaueko telesaioa izan zen. Estepan Aldamiz-Etxebarria zuen aurkezle, kamerari eta funtzio guztietarako teknikari, eta bera kameran agertzen zelarik, ikusleen deiak jasotzean zetzan muina. Gauerdia pasata, 01:00etan hasten zen programa, eta telefonoa erantzuten zuen laguntzaile bat omen zeukan laguntza osorako Aldamiz-Etxebarriak[1].
Bakarrik edo | |
---|---|
Jatorria | |
Ezaugarriak | |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Estepan Aldamiz-Etxebarria |
Aurkezlea | Estepan Aldamiz-Etxebarria |
Emanaldia | |
Jatorrizko igorlea | ETB 1 |
Beste telebista batzuetako ereduak jasoz, Alemaniako ideia bat hartu eta hura hobetuz programa apailatu zutela adierazi zuen urte batzuen buruan Aldamiz-Etxebarriak[2].
Erreferentziak
- telezaborra. «Bakarrik edo» Eibar.ORG | Eibarko peoria (Noiz kontsultatua: 2021-11-07).
- «'Bakarrik edo...', Estepan Aldamiz-Etxebarriaren telebista saio bitxiena» EITB Euskal Irrati Telebista (Noiz kontsultatua: 2021-11-07).
Kanpo estekak
- 2008ko saio bateko pasartea.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.