Bakarne Jorge
Miren Bakarne Jorge Romaratezabala (Legazpi, Gipuzkoa, 1970 – Morcenx, Frantzia, 2018ko otsailaren 10a),[1][2] ezaguna Bakarne Jorge izenez, gipuzkoar aktorea eta musikaria izan zen[3].
Bakarne Jorge | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Legazpi, 1970eko ekainaren 1a |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Heriotza | Morcenx, 2018ko otsailaren 10a (47 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | antzerki aktorea |
Ibilbidea
2001ean egin zuen debuta agertokietan, Avant de voir son visage antzezlanean; hurrengo urtean estreinatu zuten euskaraz, Bere aurpegia ikusi aurretik izenburupean. Soinu jotzaile itsu baten rolean aritu zen Jorge, eta hain zuzen, bere pertsonaia bezala, bera ere itsua eta soinu jotzailea zen.[4] 2002an, berriz, Ostiralen zain bakarrizketa aurkeztu zuen. Zuhaitzaren Soinua kolektiboarekin, soinu jotzaile ere aritu zen Europako hainbat herrialdetan[3][5]
Erreferentziak
- «Fallece Bakarne Jorge, actriz y música que hizo frente a la ceguera con coraje» El Diario Vasco 2018-02-14 (Noiz kontsultatua: 2022-02-09).
- «bakarne jorge Aloak» Goierriko Hitza (Noiz kontsultatua: 2022-02-09).
- «Bakarne Jorge aktore eta musikaria hil da» Berria 2018ko otsailak 15. CC BY-SA 4.0 lizentzia.
- «Bakarne Jorge legazpiarrak 'Zure aurpegia ikusi aurretik' bakarrizketaren (...)» Argia (Noiz kontsultatua: 2022-02-09).
- «Fallece la actriz y músico Bakarne Jorge» www.kulturklik.euskadi.eus 2018-02-15 (Noiz kontsultatua: 2022-02-09).
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.