Bakarne Altonaga
Bakarne Altonaga Begoña (Bilbo, Bizkaia, 1988ko urtarrilaren 15a) historialaria, ikertzailea eta EHUko Historia Garaikide sailean irakaslea da.[1]
Bakarne Altonaga | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Bilbo, 1988ko urtarrilaren 15a (36 urte) |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Heziketa | Euskal Herriko Unibertsitatea |
Hezkuntza-maila | doktorea |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | historialaria eta unibertsitateko irakaslea |
Enplegatzailea(k) | Euskal Herriko Unibertsitatea |
Biografia
Historia Garaikidean doktorea eta Filosofian lizentziatua da UPV/EHUn. Hainbat graduondoko ikasketa ere egin ditu, MA in Literature and Philosophy University of Sussex-en eta Ikasketa Feministak eta Generokoak Masterra (UPV/EHU). Bakarneren ikerketa XIX. mende erdiko hamarkadetan (1840-1876) genero identitateen eta diferentzia sexualaren eraikuntzaren azterketan oinarritzen da. Iidentitateen sorkuntzan genero, klase, nazio eta erligio kategorien arteko hartu-eman eta elkarrekintza konplexuak analizatzea du helburu.[2]
2017an II. Manuel Larramendi Ikerketa Saria irabazi zuen, eta horri esker Euskal dantzen historia eta generoa (XVIII eta XIX mendeak) izenburuko ikerlana egin zuen. 2020ko azaroan argitaratu zuen ikerketan bildutakoa Guziak dantzari: dantzari buruzko eztabaidak eta generoa euskal probintzietan (XVIII-XIX) liburuan.[3]
Argitalpenak
Bakarka
- Mujeres viriles en el siglo XVIII. La construcción de la feminidad por el discurso foralista de Manuel de Larramendi. Historia Contemporánea, 52, 9-42.(2016).
- Generoa Antzinako Erregimenean: Manuel Larramendiren ikuspuntua eta bere itzala, Sancho el Sabio: Revista de cultura e investigación vasca, Extra 2, 107-127 (2018)
- Generoa euskal dantzen historia ikertzeko tresna gisa. (Eusko ikaskuntza, 2018).[4]
- Diskurtsoak, eraikuntzak, gorputzak. [5]
- Guziak dantzari: dantzari buruzko eztabaidak eta generoa euskal probintzietan (XVIII-XIX).(2021)[6]
Taldean
- Gizakia eta animalia: harreman berriak pentsatzen. Andoni Olariaga, Iban Galletebeitia, Alaitz Aizpuru eta Bakarne Altonaga (koord.), Euskal Herriko pentsamenduaren gida. Bilbao: Udako Euskal Unibertsitatea.(2012)
- Diferentzia sexualaren eraikuntza: gorputzen desnaturalizazioa. Alaitz Aizpuru eta Bakarne Altonaga (koord.), Diskurtsoak, eraikuntzak, gorputzak. Gorputzen eta binarismo sexualaren eraikuntzaz. Bilbao: Udako Euskal Unibertsitatea.(2014)
- The Basque Enlightenment: New Visions of Gender in the Crisis of the Antiguo Régimen. IRoberta Johnson eta Silvia Bermudez (eds.) A new history of Iberiam feminisms. Toronto: University of Toronto Press, 82-90.(2018)
Sariak
- II. Manuel Larramendi Ikerketa Saria jaso zuen 2017an Euskal dantzen historia eta generoa (XVIII eta XIX mendeak) -Historia y género de las danzas vascas (siglos XVIII y XIX) lanagatik.[9]
Erreferentziak
- Tubia, Iker. ««Dantza zen ordena sozialaren ardatz bat»» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-02-09).
- Bakarne Altonaga | Experiencia Moderna. (Noiz kontsultatua: 2021-02-09).
- kattalin. «XVIII. eta XIX. mendeetako dantza eztabaidak genero ikuspegitik ikertu ditu Bakarne Altonagak» dantzan.eus (Noiz kontsultatua: 2021-02-09).
- ALTONAGA BEGOÑA, Bakarne. «Generoa euskal dantzen historia ikertzeko tresna gisa» www.euskonews.eus (Noiz kontsultatua: 2021-02-09).
- ISBN Udako Euskal Unibertsitatea / 978-84-8438-718-3..
- “Guziak dantzari” – Manuel Larramendi. (Noiz kontsultatua: 2021-02-09).
- ISBN Udako Euskal Unibertsitatea / 978-84-8438-639-1..
- ISBN Universidad del País Vasco / 978-84-9082-751-2..
- (Gaztelaniaz) «Bakarne Altonaga gana el II Premio de Investigación Manuel Larramendi» El Diario Vasco 2017-06-16 (Noiz kontsultatua: 2021-02-09).