Bakanal
Historia
Hasieran, jaiak biribilak osatuz dantzatzen ziren, Bako irudikatzen zuen bakarlari baten inguruan. Ezkutuko ugalkortasun-errituak ziren; gauez ospatu ohi ziren, eta lasaikeria nagusitu ohi zen, askotan. Ezkutukoak izanik eta azpijoko politikorako egokiera zirelakoan, Erromako senatuak auzitara eraman zituen 7.000 lagun K. a. 186an. Auziaren ondorioz, Bakoren lau apaiz nagusiak, beste batzuen artean, burua moztera kondenatu zituzten, beste asko kartzelatu egin zituzten eta bakanalak debekatu.
Antzinako artean, bakanalaren gaia erliebe eta ontzietan landua izan zen. Errenazimentuko eta Aro Modernoko artisten artean, bakanalak inspirazio-gai izan ziren berriro: Tiziano, Mantegna, Michelangelo, Carracci, Poussin, Rubens, Van Dyck, Fragonard...
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.