Baionako setioa (1130)
Baionako setioa 1130eko urritik 1131ko urrira Aragoi eta Iruñeko erregea zen Alfontso I.a Bataiatzaileak eta Akitaniako dukea zen Gilen X.ak Lapurdiko hiriburuan egindako gudua izan zen[1]. Orduko Baiona Akitaniako dukerriaren menpean zegoen, Frantziako Erresumaren ageriko zatia zena. Baionako setioan gertatutakoaren iturri garaikide nagusia Chronica Adefonsi imperatoris, Iruñeko erregearen etsaia zen Alfontso VII.a Gaztelakoaren balentriak omentzeko idatzi zutena. Setioa hasteko zaldun, infanteria eta setio-makinak erabiltzeaz gain, hiriko ingurumariak okupatu eta harresiak erasotzeari ekin zioten. Armada berria ailegatzeak setioaren luzapena eta justa famatu bat eragin zituen. Hala ere, setioa ez zen arrakastatsua izan eta, testamentua egin ondoren, Alfontsok uzteko agindua eman zuen.
Baionako setioa | |||
---|---|---|---|
Data | 1130eko urria-1131ko urria | ||
Lekua | Baiona Lapurdi 43°20′00″N 1°28′00″W | ||
Koordenatuak | 43°29′33″N 1°28′35″W | ||
Emaitza | Setioa utzi | ||
Gudulariak | |||
| |||
Buruzagiak | |||
| |||
- Artikulu hau 1130eko Baionako setioari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Baionako setioa».
Aurrekariak
Lehen mailako iturriak ez dira nahikoak Alfontsoren setioaren helburuak ondo azaltzeko[1], baina historialariek ekintza hau bere mendebaldeko auzokoa zen Alfontso VII.aren, aipatutako Chronicaren heroia zena, aurkako istiluetan sartzea ados daude. Gaztelarrak, 1127an bere alaba zen Berengaria Alfontsoren ekialdeko auzokoa zen Raimundo Berenger III.a Bartzelonakoarekin ezkondu eta ituna sinatu zuen. Honek Alfontsok Pirinioetatik iparraldean katalanak zituen aliatuak erasotzera bultzatu zuen, bertan kondearen asmo politikoak zapuzteko asmoarekin. Izan ere, Raimundo Akitaniako dukearen aliatua zen[2]. Gainera Tolosako kondea zen Alfontso Jordanek 1126an Alfontso VII.ari gorazarre egin zion eta, urte bereko martxoan, Suero Bermudezekin batera, León hiriburua matxinoen eskuetatik kendu eta Urraka erregina eta bere maitalea zen Pedro Gonzalez Larakoaren semeari eman zion, Alfontso VII.aren sasianaia zena[3]. Urraka erreginak, bigarrenez, Alfontso Bataiatzailearekin ezkondu bazuen ere, ez zuten seme-alabarik izan. Biek elkarren kontra aritu zuten hamarkada bat baino gehiagoz Gaztela eta Leongo Erresumak kontrolatzeko gerra zibilean. Urraka hil zenean, lehendabiziko ezkontzaren semea zen Alfontso VII.ak ama oinordetu eta nafar erregearen etsai nagusi bilakatu zen. Baiona setiatzeaz, litekeena da Alfontso Bataiatzaileak Tolosako kondeari aliatuaz aldatzeko limurtzen saiatzea, Gaztelan okzitaniarraren laguntza izateko[3].
Historialari gehienek bertsio honetan ados badaude ere, abertzale ikuspegi batetik, badaude Gaztela aldean arazorik ez zuenez, Gilen X.a Akitaniako dukeak zapaldurik zeuzkan euskaldunak askatzeko Baiona setiatu zuela uste dutenak[4].
Gudua
Ziur asko 1130eko irailaren 4an Alfontsok egun Echo Ibarreko herri ustua den Ardanésko baseliza bisitatzen ari zela armada erasotzailea Pirinioak zeharkatzen ari zen. Horretarako gertuko Somport pasabidea aukeratzea erraza zen, behin bere aliatua zen Bearnoko bizkonderrian, handik Akitaniako dukerrira pasatzeko[5]. Setioaren hasieraren lehendabiziko lehen mailako iturria 1130eko urriaren 26ko Corellako foruarena da, Baionako gotorlekuan emandakoa (illo castello de Baiona)[5][6]. Seguraski hasiberria zen, Chronicak eta Burgosko katedralaren hileta-liburuak urriaren 16an hasi zela esaten dutelako. Hileta-liburuaren arabera, Pedro Gonzalez Larakoa, matxinadan parte hartzeagatik Alfontso VII.ak harrapatua izan zena, Baionako gudura joan zen "Alfontso Borrokalaria berriro Gaztelara erakartzeko" (ut reducere eum in Castellam) "Gaztelan borrokatzea" (facere bellum in Castella) nahi zuelako, hau da, matxinada irautea. Pedroren harrapaketa ekainean gertatu arren, ez zen urriaren 16ra arte hil, setioan hain zuzen ere. Katedralaren hileta-liburuak data horrek du, bertan lurperatu zuten eta[7][8]
Chronicaren arabera, "Alfontso noble matxinoekin borrokan zegoela ... Aragoiko erregeak zaldun eta infanteriazko tamainazko armadak mobilizatu... bere mugez haraindian Gaskoiniara bidaiatu eta Garona ibaitik gertu (sic) den Baiona hiria setiatu zuen"[9]. Gero nola hurrengo egunetan Baionako ingurumariak okupatu eta Aragoitik erakarritako setio-makinak erabiliz hiriko harresiak eraso zituen azaltzen du. Setioaren zati ezezagun batean Tolosako kondea zen Alfontso Jordanek zuzendutako armada berria ailegatu zen. Pedro, arrazoi ezezagunegatik, justa batean aritzeko desafio zion. Chronicak honela azaltzen du justa: "Pedro kondea Tolosako kondeari borroka bakarra eskatu zion" (comes Petrus petiit comiti Tolosano singulare certamen), "biek lehoi indartsu moduan borrokatu zuen" (sicut duo leones fortes), eta "Pedro kondea Alfontsoren lantzak zauritua, bere zalditik erori, besoa hautsi eta handik egun gutxira hil zen" (et vulneratus est comes Petrus ab hasta comitis Adefonsi et, cadens de equo, fractum est brachium eius et post paucos dies mortuus est).[10][3] Alfontso ez omen zuen zauririk izan. Litekeena da Pedro Gonzalez Alfontsoren ama zen Elvira Gaztelakoarekin izatea, Alfontso Outremerretik Europara itzuli zenean[11]. Edonola era, bien arteko tirabirak jadanik Alfontso VII.aren oinordetzaren garaietatik bazetorren.
Pirinioez haraindiko espedizio honetan, iruindarren erregeak Gaston IV.a Bearnokoa eta Zentulo II.a Bigorrakoa bere aliatuen laguntza izan zuen[2]. Lehen aipaturiko zaldun, infanteria eta setio-makinez gain, Alfontsok itsasontziak ere erabili zituen Aturriren bokalea blokeatzeko. Setioa luzatu eta, erregearen atsekaberako, Alfontso Bataiatzaileak Castrojeriz eta Gaztelan Demandako mendilerrotik mendebalderantz zituen beste lurraldeak galdu zituen[2]. Hala ere, erregeak berak mantendu zuen setioa 1130ren bukaerara arte, azaroaren 19an eta abenduan berak idatzitako eskutitzek honela diote eta[5]. "Baionaren gainean" (super Baiona) jarraitu zuen 1131ko urtarriletik maiatzera arte, agiri pribatu eta publikoen arabera. Udan setioak iraun bazuen ere, uztail eta abuztuan Alfontso ez zegoen Lapurdin, Rocha Tallata edo Rocathalada, ziur asko egungo Peirahoradan, bere gudarosteak zuzentzen ari zelako.[5]. 1131ko urrian oraindik Baiona setiatzen ari zela (in obsessione Baione), Alfontsok testamentua egin zuen[12], setioari buruzko azken lehen mailako iturria dena. 1134ko irailaren 4an Sariñenan testamendua berretsi zuen[13][14][15]. Setioa utzi zuen data ezezaguna bada ere, nafarrak 1131ko azaroan Donejakue Bidea erabiliz itzuli ziren, abenduan Gortea Tiermasen baitzegoen[5].
Erreferentziak
- Nelson, Lynn H.. (2003). Alfonso I, King of Aragón. in: Medieval Iberia: An Encyclopedia. Taylor & Francis, 51 or..
- Reilly, Bernard F.. (1993). The Medieval Spains. Cambridge: Cambridge University Press, 110–11 or..
- Sánchez de Mora, Antonio. (2003). La nobleza castellana en la plena Edad Media: el linaje de Lara (SS. XI–XIII). Sevillako Unibertsitatea, 93–94 or..
- Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa. Alfontso I.a Borrokalaria. .
- Lema Pueyo, José Ángel. (1997). «El itinerario de Alfonso I ‘El batallador’ (1104–1134)» Historia, instituciones, documentos 24: 351..
- Barton, Simon F.; Fletcher, Richard A.. (2000). The World of El Cid: Chronicles of the Spanish Reconquest. Manchester: Manchester University Press, 185 or..
- Barton, Simon F.; Fletcher, Richard A.. (2000). The World of El Cid: Chronicles of the Spanish Reconquest. Manchester: Manchester University Press, 172 or..
- Barton, Simon F.. (1997). The Aristocracy in Twelfth-Century León and Castile. Cambridge: Cambridge University Press, 280 or..
- Lipskey, G. E.. (1972). The Chronicle of Alfonso the Emperor: A Translation of the Chronica Adefonsi imperatoris. Northwestern University, I, §50. or..
- Chronica Adefonsi imperatoris, I, §18.-k dio Pedro Alfontsori erronka botatzeko Samuelen 1. liburua, 17:10 ateratako hitzak aukeratu zuen, David eta Goliaten pasartearenak hain zuzen ere:
« Erronka hau botatzen dizuet gaur, israeldar guda-lerroetakooi! Bidal iezadazue gizon bat, eta ekin diezaiogun borrokari!. » - Torres Sevilla-Quiñones de León, Margarita C.. (1999). «Cruzados y peregrinos leoneses y castellanos en Tierra Santa (ss. XI–XII)» Medievalismo: 63–82..
- www.puntubi.com. Alfontso I.a Borrokalariaren testamentua. .
- Barton, Simon F.; Fletcher, Richard A.. (2000). The World of El Cid: Chronicles of the Spanish Reconquest. Manchester: Manchester University Press, 188 or..
- Lourie, Elena. (1975). «The Will of Alfonso I, ‘El Batallador,’ King of Aragon and Navarre: A Reassessment» Speculum 50 (4): 635..
- Urzainki Mina, Tomás; Olaizola Igiñiz, Juan Maria. (1998). La Navarra marítima. in: Ensayo y testimonio. (1. argitaraldia) Iruñea: Pamiela ISBN 9788476812938..