Baionako elizbarrutia

Baionako elizbarrutia (latinez eta ofizialki Dioecesis Baionensis (-Lascurrensis-Oloronensis)) Eliza Katoliko Erromatarraren Euskal Herriko elizbarrutietako bat da, Ipar Euskal Herri osoa eta Pirinio Atlantikoetako gainerako lurraldea ere barne hartzen dituena. Apezpikuaren egoitza Baionan dago. 2008ko azaroaren 30etik Marc Aillet da apezpikua. Baionako elizbarrutia Bordeleko artxidiozesiko eliz probintziaren parte da.

Baionako elizbarrutia
Dioecesis Baionensis (-Lascurrensis et Oloronensis)
Baionako katedrala
Kokapena
HerrialdeaEuskal Herria, Frantzia
Elizako probintziaBordele
Apezpiku hiriaBaiona
Estatistikak
Eremua7.644
Biztanleria
- Denera
- Katolikoak
(2012)
669.300
570.000 (%85,2)
Parrokiak69
Apaiz sekularrak279 (2012)
Erregelapeko apaizak123 (2012)
Bataiatuak apaizeko1.417
Diakonoak8
Lekaideak163
Lekaimeak471
Informazioa
Errituaerromatarra
SorreraVI. mendea
KatedralaBaionako katedrala
Hierarkia
ApezpikuaMarc Aillet
Metropoli-artzapezpikuaJean-Pierre Ricard
Apezpiku emeritoa(k)Pierre Molères
Mapa
Webgunea
http://www.diocese-bayonne.org/spip.phpquerubrique80.html
http://diocese64.org/articles-en-langue-basque

Historia

Kondairak lehendabiziko apezpikua San Leon martiria zela esaten badu ere, adituek uste dute VI. mendera arte Baionak ez zuen apezpikurik: 587an hiribildu bihurtu zenerako, apezpikua ere izan behar zuen eta. Besteek Akitaniako erreinua eratu zenerako uzten dute, hau da, 778an.

Antzin Baionako apezpikuak bere agindupean honako lurraldeak zituen:

Baina, 1566ean, Pio V.a aita sainduaren erabakia lortu eta gero, Filipe II.a Espainiakoak Hegoaldeko lurraldeak Iruñeko artxidiozesiari lotu zizkion.

1802an, Baionako elizbarrutiari Akize eta Tarbesko elizbarrutia eta Oloroe-Donamaria eta Leskarreko elizbarrutia lotu zizkioten. Hala ere, 1822an Pirinio Atlantikoak baino ez zituen agindupean.

1909ko ekainaren 22tik, izen berria izan zuen: "Baiona-Leskarre-Oloroe-Donamariako elizbarrutiaren apezpikua.

Eliza nagusiak

Apezpikuen zerrenda

Estatistikak

urtea biztanleria apaizak diakonoak erlijiotarrak parrokiak
bataiatutak guztira % zenbakia sekularrak erregularrak apaizeko
bataiatuak
gizonak emakumeak
1950407.338415.79798,01.0198531663993081.983512
1959416.060420.01999,11.0468551913973381.900520
1970501.274508.73498,58617161455822241.816527
1980532.600536.70099,27986441546672371.610527
1990554.000575.00096,364250114186232261.330526
1995550.000581.00094,75394081311.02062111.153523
2000550.000581.00094,75334021311.03162111.153523
2001550.000581.00094,75334021311.03162111.153523
2002550.000620.76388,64993711281.102618983589
2003550.000620.76388,64663361301.180519781269
2004550.000620.76388,64713311401.167519879369

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.