Baiona Handia
Baiona Handia (Grand Bayonne frantsesez) Lapurdiko hiriburuaren auzoa da, Errobi ibaiaren ezkerraldean eta hiriko erdialdean kokatua. Gune komertziala da. 2010eko erroldaren arabera 3.853 biztanle zituen.
Baiona Handia | |
---|---|
Euskal Herria | |
Baionako katedrala eta Baiona Handiko karrika. | |
Kokapena | |
Herrialdea | {{Herrialde info Lapurdi
| herrialde bandera2 | izena = Lapurdi | aldaera = | tamaina = }} |
Udalerria | Baiona |
Administrazioa | |
Posta kodea |
|
Geografia | |
Koordenatuak | 43°29′28″N 1°28′38″W |
Garaiera | 24 metro |
Demografia |
Historia
Toki berean antzinako erromatar hiria zegoen, auzo hau hiriko jatorrizko gunea edota eremu zaharrena baita.
Geografia
Ekialdean, Errobi ibaiak eta lau zubik Baiona Ttipia auzotik banatzen dute: Mayou zubia, Marengo zubia, Pannecau zubia eta Jenioaren zubia. Aldiz, iparraldean, Atturri ibaiak Espiritu Saindua auzotik banatzen dute.
Gainontzekoan, mendebalde eta hegoaldean Baionako harresiak inguratzen du.
Ondasun nabarmenak
Eraikinak
- Baionako Santa Maria katedrala, 1213an hasi eta XV. mendean burutua.
- Gaztelu Zaharra
- Baionako harresiak: Espainiako atea eta Christian Belaskain zelaia
- Baionako Herriko Etxea
- Baionako merkatua: Bertan Ipar Euskal Herriko eta euskal gastronomiaren kalitatezko produktu freskoak eros daitezke.
- Andre Mariaren kapera eta ikastetxea: 1860an eraikia.
Karrikak
- Agustinoen karrika
- Douer karrika
- Espainiako karrika
- Faures karrika
- Lagréou karrika
- Luc karrika
- Montaut karrika
- Passemillon karrika
- Prébendés karrika
- Port-Neuf karrika
- Sabaterie karrika
- Salie karrika
- Saubist etxea
- Vieille-Boucherie karrika
Iruditegia
- Baionako katedrala eta Baiona Handia karrika.
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Baiona |
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.