Banilla

Banilla (Vanilla) orkideen familiako genero bat da eta landareak izen bereko aho gozagarria bezala erabiltzen ditugun haziz beteriko leka ematen du. Jatorriz Mexikokoa da. Izena gaztelaniazko vainilla hitzetik dator, vaina ("leka") hitzaren txikigarria.

Banilla
Vanilla planifolia
Irudi gehiago
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaAsparagales
FamiliaOrchidaceae
SubfamiliaVanilloideae
Generoa Vanilla
Banaketa mapa
Datu orokorrak
Gizakiak ateratzen dizkion produktuakBainilina
Banilla lekak

Biltzen den espezie nagusia Vanilla planifolia da, nahiz eta Vanilla pompona eta Vanilla tahitiensis bezalakoak ere erabili. Leka bakoitzak bere zapore bereziaren erantzule nagusi diren milaka hazi txiki gordetzen ditu barruan. Aztekek beren jakiak maneatzeko eta txokolatez eginiko “jainkoen edariak” gozatzeko erabili ohi zuten.

Bere lantzea oso hedatua dago tropikoetan. Madagaskar da ekoizlerik nagusienetarikoa.

Sukaldeko erabilera

Sukaldean banillaren leka lehorra erabiltzen da. Bere erabilera ohikoena krema, budin, izozki, bizkotxo, tarta eta antzeko postre eta gozoekin izaten bada ere, bere erabilera haragi, arrain edo bestelako plateretara ere zabal daiteke.

Gozogintzan likidoak lurrintzeko erabiltzen da normalean. Lehorregia erostea ez da komeni. Erabiltzeko erditik zabalduko dugu eta labana baten laguntzaz, bertako hazitxoak zabalduko ditugu. Erabilitakoan, garbitu eta lehorturik bainila zaporea duen azukrea egiteko erabil dezakegu, horretarako nahiko da baina zati hau azukretan sartu eta bertan denbora bat edukitzea.

Kanpo estekak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Vanilla
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.