Baikonur

Baikonur[1], sortzez SESBean eraikia (Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna) gaur egungo Kazakhstanen dagoen kosmodromo edo zentro espaziala da. Bertatik jaurti ziren giza-historiako lehen satelite artifiziala, Sputnik 1 izenekoa, baita historian zehar espazioraturiko lehen animalia, Laika izeneko zakur emea, lehen gizakia, Juri Gagarin kosmonauta, baita lehen emakumea ere, Valentina Terexkova. Gaur egun oraindik erabilia izaten dirau Rosaviakosmosen eskutik, Errusiako agentzia espaziala, Kazakhstan-go gobernuarekin zenbait akordio medio.

Soyuz tm-31 kapsuladun suziri baten jaurtiketa prestatzen Baikonuren.
Baikonur
Байқоңыр
Errusiako hiri federalak
Administrazioa
Herrialdea Kazakhstan
ProbintziaKyzylorda
AlkateaQ19861743 Itzuli
Izen ofizialaБайқоңыр
Jatorrizko izenaБайқоңыр
Posta kodea468320
Geografia
Koordenatuak45°37′48″N 63°18′50″E
Map
Azalera57 km²
Altuera100 m
Demografia
Biztanleria39.161 (2018)
−33.966 (2014)
Dentsitatea687,04 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera1955
Telefono aurrizkia33622
Ordu eremuaUTC+06:00, UTC+05:00 eta Asia/Almaty (en) Itzuli
Matrikula94
baikonuradm.ru

Munduan badira kosmodromo gehiago besteak beste NASAk Floridan duen Cañaveral lurmuturra edota europar agentzia espazialak ESAk Frantziar Guianan duen Kourouko base espaziala. Sobietar batasunak bazituen ere kosmodromo gehiago gaur egun gehienek ez dute siziririk espazioratzen, jaurtiketak burutzen dihardutenen artean Kapustin Yar dugu aipagarriena.

Erreferentziak

  1. Euskaltzaindia. (2012-06-29). 171. araua: Asiako toponimia. (Noiz kontsultatua: 2013-02-10).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.