Baiko Pilota
Baiko Pilota esku huskako pilotako kirol-enpresa bat da, Iñaki Aseginolazak, Pedro Gartziak eta Karlos Argiñanok 1992an Asegarce izenarekin sortua.[1] 2019ko urtarrilean hartu zuen Baiko Pilota izena, eta Baiko Taldearen parte da.[2][3] Bilbon (Bizkaia) du egoitza nagusia. Asperekin batera, esku huskako pilotako enpresarik garrantzitsuena da. Bien artean antolatzen dituzte profesional mailako hiru txapelketa nagusiak: lau eta erdikoa, binakakoa eta buruz burukoa.
Baiko Pilota 2019ko urtarrila arte, Asegarce | |
---|---|
Mota | sozietate anonimoa |
Sektorea | esku huskako pilota |
Sorrera | 1992, Asegarce izenarekin; 2019an hartu zuen Baiko Pilota izena |
Egoitza | Bilbo, Bizkaia |
Merkatuak | Euskal Herria, Errioxa, Gaztela eta Leon |
Webgunea | http://www.baikopilota.eus/eu/ |
Bere sorrerarekin batera, iraultza ekarri zuen pilotara. Kirol hori erabat modernizatu eta profesionalizatu zuen. Asegarceren kontratuekin hasi ziren pilotariak, jokatutako partida bakoitzeko kobratzeaz gainera, hilero ordainsari bat jasotzen, baita lesionatuta zeudenean ere. Pilotalekuak, zuriak izan beharrean, berdez pintatzen hasi ziren, telebistaz pilota ikusi ahal izateko. Pilotariak, jantzia osorik zuria izan beharrean (ordu arte, gerriko urdina edo gorria izatea zuten alde bakarra, aurkarien artean), elastiko koloreduna izaten hasi ziren (urdina ala gorria). Orobat, txapelketetarako egutegi bat finkatu zuen Asegarcek.[1]
Pilotariak
Erreferentziak
- (Gaztelaniaz) «Los riojanos dejan huella en Asegarce», La Rioja, 2010-07-20.
- (Gaztelaniaz) «Asegarce pasará a llamarse Baiko Pilota» Mundo Deportivo 2018-12-27 (Noiz kontsultatua: 2020-07-20).
- (Gaztelaniaz) «El grupo deportivo Baiko Taldea se presenta en sociedad» www.baikopilota.eus 2019-01-11 (Noiz kontsultatua: 2019-01-13).